2014/09/22

Kurtso hasiera



Irailaren 12an eskolan hasi ginen. Lagunak ere ikusi genituen eta haien tartean berriak ere baziren: Alaitz eta Javier.
Gure irakaslea Xabier da, lehengo urteko bera baina, halere, irakasle berriak etorri dira: Anne, Ana, Nagore etab…
Ikasle berriak ere etorri dira beste gelatara eta baita joan ere, seigarren mailakoaz gain beste hiru ikasle joan dira.
Gure gelako berrietako batek ez daki euskaraz baina ikasten ari da. Orain aipatu beharreko beste kontua da gelaz aldatu garela, baina orain gela oso txikia gelditu zaigu, baina laster irakasleek beste nonbaiten bazkalduko dute eta toki guztia guretzat izango da.

Joane eta Isane

Txanelako gai berria



Aurten ere Txanelako gai berria hasi dugu, “Izarren Hautsa” da gaiaren izenburua. Bertan unibertsoari eta hango elementuei buruzko testuak daude. Zientziak eta zientzialariak ere ari gara ikasten, euskaldunak batez ere, adibidez: Eluhyar anaiak, Armand David, Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna. Orain galaxiak, konstelazioak, izarrak etab… ari gara lantzen. Galaxiak:espazioan dauden milaka izarrez osatutako multzoak dira. Izarrak: izarrak berezko argia duten astroak dira. Unibertsoko fenomeno bitxiez ere hitz egiten dute baita eguzki sistemaz ere. Guri nahiko interesgarria iruditzen zaigu. Gauza politak datoz!!!
Nahikari eta June

2014/09/19

Lagun berriak gelan



Aurten gure gelara bi ikasle berri etorri dira, Javier Cabanillas eta Alaitz Garcia. Javier Caceres hiriburutik etorri da eta zortzi urte ditu, eta normala den bezala, ez daki euskaraz han jaio eta orain arte han bizi izan delako. Alaitz, ordea, Gasteiz ondoko herri txiki batetik etorri da, Eturatik. Alaitzek hamar urte dauzka, eta euskaraz badaki.
Alaitzek bi anai-arreba dauzka, zaharrenak Nerea izena du eta hamahiru urte dauzka.Txikienak Inhar izena du eta sei urte dauzka. Javierrek bi arreba ditu, zaharrenak Estefania izena du eta hogeita bi urte dauzka. Ertainak Laura izena du eta hamahiru urte ditu.    


Alaitz eta Javier ondo konpontzen dira hemengo ikasleekin, eta oso gustura daude Aian. Lehen hemezortzi ginen gelan eta orain, berriz, hogei. Eskola hazten ari da!
Olaia eta MIkel