2015/01/23

Xibarekin jolasean

Xiba aspaldiko jostailua bada ere, modan jarri da berriro. Gure gelako gehienek daukagu ziba eta askori Olentzeroak edo Erregeek ekarri diete. Oraingo xibak ez dira lehengoak bezalakoak; oraingoak modernoagoak dira, eta plastikozkoak edo metalezkoak izaten dira. Gelan plastikozkoa da gehien dagoena, Egurrezkoak ere daude gelan baina berrien aldean zailagoa horiekin trukuak eta erakustaldiak egitea. Baina hauek badute gauza on bat, nahi den bezala margotu ditzakezula. Gelan badaude lagun batzuk truku zailak egiten dakizkitenak: boomerana, puritoa, pepito grilloa, aszensorea, bakeroarena… Xibarekin ibiltzea asko gustatzen zaigu guri, horregatik, gure gela nola handi samarra den, atzealdean libre dugun tokian xibodromo bat egin dugu, eta Xabierrek bertan xiba botatzen uzten digu klaseko ordua iritsi bitartean. Bertsolaritzan xibaren gaia aukeratu dugu bertso batzuk egiteko. Bertso horiek gero Bertso-meta liburuan azalduko dira.

2015/01/22

4. irratsaioa

Rosa Alkain, jangelako begiralea eta gurasoa

Patxi Alkain, asto-hazlea

2015/01/21