Aurten
gure gelara bi ikasle berri etorri dira, Javier Cabanillas eta Alaitz Garcia.
Javier Caceres hiriburutik etorri da eta zortzi urte ditu, eta normala den bezala, ez daki euskaraz han jaio eta orain arte han bizi izan delako. Alaitz,
ordea, Gasteiz ondoko herri txiki batetik etorri da, Eturatik. Alaitzek hamar urte
dauzka, eta euskaraz badaki.
Alaitzek bi anai-arreba dauzka, zaharrenak Nerea
izena du eta hamahiru urte dauzka.Txikienak Inhar izena du eta sei urte dauzka. Javierrek
bi arreba ditu, zaharrenak Estefania izena du eta hogeita bi urte dauzka. Ertainak
Laura izena du eta hamahiru urte ditu.
Alaitz
eta Javier ondo konpontzen dira hemengo ikasleekin, eta oso gustura daude Aian. Lehen hemezortzi ginen gelan eta orain, berriz, hogei. Eskola hazten ari da!
Olaia eta MIkel
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.