Gaur, urriaren zazpian, antzerkia
ikustera joan gara LHko 3, 4, 5 eta 6 garren mailakoak. Emanaldia herriko
kulturetxean izan da. Musika hasi denean
gelara sartu gara eta bertan Alan izeneko gizon bat zegoen gaita jotzen. Alan
Eskoziakoa da, musikaria da eta antzezlanak egiten ditu eskoletan ingelesez.
Antzerkia egiteko laguntzaileak
behar zituen eta Nerea, Julen, Iraia, Liher, Maitane eta Axelek lagundu diote
pertsonaiak antzezten.
Antzeztu duten istorioak “Cowboy
soup” zuen izenburua eta gose handia zeukan neska bakero baten gorabeherak
kontatzen ditu. Neska herri batera joaten da eta janaria eskatzen hasten
zaizkio herritarrei. Inork ez dio ezer eman nahi eta, azkenean, engainatu egiten ditu esanez
berak harri magiko bat daukala sopa gozo-gozo bat egiteko.
Emanaldia asko gustatu zaigun eta
dena ulertu egin dugu.
Ainara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.