2014/10/31

Agorregi inguruko irteera

Gaur goizean Xabier Alberdi historialari zarauztarrekin txango bat egin dugu Agorregi inguruan. 9:30tan autobusa etorri da gure bila eta Iturrarango sarreran utzi gaitu. Handik gertu txara zuhaitzak mozteko teknika zer den azaldu digu. XV. mende inguruan, Aian 20 bat burdinola zeuden burdina lantzen zutenak, eta bertan 4.000 pertsona inguruk egiten zuten lan. Burdinola horietan egur-ikatz kantitate handiak behar izaten ziren, eta horretarako egur asko moztu behar izaten zuten. Horregatik zuhaitzak mozteko modu bereziak asmatu zituzten.
Xabierrek esplikatu digunez, sekulako industria handia zegoen Aian burdina eta itsasontzigintzaren inguruan: landare-ikatza, burdina, sagardoa, garia, bale-olioa... Hortik garai haietan Aian horrenbeste baserri sortu izana. Izan ere, hainbeste jenderi jaten emateko, eta baita belauntzietan eramateko ere, sagardo, haragi, gazta egin beharko zuten.
Portuak ere baziren Aian: Amazportu, Santikoko Portu, adibidez. Haietatik produktu horiek guztiak bideratzen ziren Orio, Getaria, Zarautza edota Donostiara. 

Gehien harritu gaituena izan da orduan nola zekiten zuhaitzak manipulatzen eta lantzen hauek forma bereziak hartzeko eta, gero, itsasontziak egiteko behar ziren piezak lortzeko. 

Xabierrek kontatu digunez, ulertzeko mende haietan Euskal Herrian teknologian zegoen  aurrerapen maila, egun espazio-ontziak egiteko Estatu Batuetan edo Europan dagoenarekin konparatu genezake.

2014/10/29

Sagaingo kobazulora irteera

Urriak 24 ostirala, Sagain zelaiko kobara joan ginen txangoan, 6, 5 eta 4. mailakoak eta gurekin batera Xebas, Iñaki eta Xabier etorri ziren. Eguraldi ederra tokatu zitzaigun.

9:30 etan abiatu ginen autobusean. Autobusak Iturriotzean utzi gintuen. Iritsitakoan aparkalekutik kobara oinez joan ginen. Kobazulora sartu bano lehen bi talde egin zituzten irakasleek denok batera sartzea gehiegi zelako. Segidan, Iñakik esplikazio garrantzitsu batzuk eman zizkigun jakiteko barruan zer aurkituko genuen eta nola portatu behar zen.
Lehen Xabierren taldea sartu zen eta gero Xebaxen taldea sartu zen. Bi taldetan Iñaki sartu zen aurretik.
Koban gauza hauek ikusi genituen:
Saguzarrak, ipur-masaia, goran estalaktitak eta beheran estalakmitak zeuden etab. Batzuetan leku estuak zeuden eta beste batzuk zabalak ziren. Xebaxen taldeak gehiago egin zuten. Kobazulo aldean behiak zeuden eta kobazulotik urrun ehiztariak zebiltzan.
Oso ondo pasa genuen eta denok sartu ginen. Xabierri agobioa sartu zitzaion eta ezin izan zuen aurrera jarraitu. Gainera irteera aldera abiatu zenean, galdu egin zen.

Primeran pasa genuen eta espero dugu irteera hau berriro errepikatzea. 
Uxue eta Idoia





2014/10/25

Gelaren berrantolaketa

Lehengo asteazkenean, urriaren 23an, gelan aldaketa batzuk egin genituen, gela txikiegia gelditzen zitzaigulako.
Mahaiak, armairuak eta arbela lekuz aldatu genituen baina txoko zuri ez dugu aldatu, orain arbelaren tokian armairuak jarri ditugu, arbelaren marka tapatzeko eta armairuen tokian mahaiak. Arbela, berriz, lehen irakasleek bazkaltzen zuten tokian dago.
Xabierrek esan zigun hemendik aste batera lekuz aldatuko ginela baina ez gara aldatu oraindik. Ia hemendik hilabete batera lekuz aldatzen garen. Xabierren mahaia ere lekuz aldatu dugu, kostata baino bai. Xabier ere gustura dago aldaketarengatik.   

   

2014/10/20

Elizako obrak




Noiz hasi zineten obrak egiten?
Irailaren 1ean, beraz, duela hilabete pasatxo.
Nolatan hasi zineten?
Kaballete bat hautsi zen eta arriskuan zegoen. Barrua burdinazko barrekin eutsi behar izan genuen. Esan zigun apaizak euri asko sartzen zela barruan eta orduan hasi ginen presupuestoak egiten konpontzeko asmoarekin.
Presupuesto handia al dauka?
Bada oraintxe esan didazue ederra! Bada nik ez dakit, egia esanda, nire anaia ibiltzen delako diru asuntoekin. Anaia gaztena ibiltzen da eta ez dakit hola ziur-ziur zenbat kostako den. Gero uste dut beste obra bat egin behar dugula segidan; dorrea ere oso gaizki dago eta hori egin behar dugu eta ez dakit. Numeroen gainean ez dakit ezer.
Noiz espero duzue bukatzea?
Uf! ba ez dakit, nik uste dut oraindik pare bat hilabete joango direla hemen, beno teilatuaren beste izkina ere egin behar dugu... Gero dorrearekin segidan hasi behar dugu, hortaz, nik uste dut urtearen bukaeran edo egina egongo dela. Ea hala den, baina ezin da seguru esan.
Lana erraza al da?
Erraza? Ja, ja, ja! Beno… errez-erreza ez da, baino bai zail-zaila ere ez. Egurra nahiko ondo garbitzen da... lan pixka bat bada bai, gainera, kontuan eduki beharreko gauza asko ere bai badaude.
Zailtasunik izan al duzue hasi zinetenetik?
Zailtasunik? Bat ere ez, keba! Hona etorri gara, herriko plazaren jaun da jabe egin gara eta ia dena gurea izango da bukatu arte, ja, ja, ja, ja! Erraztasun guztiak eman dizkigute gure lana lasai eta eros egin ahal izateko.
Zenbat langile zarete obran?
Orain sei, sei lagun gabiltza. Batzuk harria garbitzen, besteak kabiloak jartzen, pixka bat denetik.
Elementu batzuk gordetzeko moduan al daude?
Bai, egur zaharra asko garbitu egin ditugu eta ustel-ustela zegoena kendu eta berria jarri dugu, baino egur zahar gehiena aprobetxatu egin da.
Kanpandorreko eskailerak konpondu behar al dituzue?
Bai, hori segidan egingo da, hau bukatutakoan. Segurazko kanpandorreko eskailerak laser konponduko ditugu, bai.
Obra arriskutsua al da?
Kanpandorrean bai, zimitarioko teilatuan baino gehiago. Niri iruditzen zait baietz. Teilatuak inklinazio handia dauka eta irristatu egiten gara batzuetan, baino nola baranda daukan, bada nahiko ondo gabiltza. Dorrean, uf! Dorrean nik uste dut seguritate neurri gehiago hartu beharko direla minik inork ez hartzeko. Izan ere, han zulo handiak daude eta egurra ustelduta dago, eta beldur pixka bat ematen du. Baino, beno, nik uste dut hura ere ondo egingo dugula.            
Ainhize eta Josu

2014/10/18

Kutxa-Espazio eta Txuri-Urdinera egindako irteera

...

2014/10/17

Unibertsoari buruzko aurkezpen bat

Hona hemen lehengoan Idoiak internet-an nabigatzen aurkitu zuen aurkezpena. Ikus dezakezuenez, Txanelan lantzen ari garen gaiari buruzkoa da, eta berak esaten duenez, oso ondo etorri zaio galdera-sorta betetzeko. Xabier

2014/10/16

Kurtso hasierakoak: gelan eta lorezaintzan

...

Nagore, 1. mailako irakaslea

2014/10/15

Bidaia Himalayatik Unibertsoaren mugetara

Hemen daukazue lehengoan gelan ikusi genuen bideo interesgarria.

Sagain zelaiko kobazulora irteera

...

2014/10/10

Salto gela obretan



Toldos Aita-Mari enpresakoak eskolako salto gela konpontzen ari dira. Gu galdera batzuk egitera hurbildu gara:

Zergatik hasi zineten obretan?
Ba… nire aitona lehen toldoak egiten zituen gero nire aitak eta segidan nik.


Noiz hasi zineten obra hau egiten? Obra hau egiten, orain dela hilabete pare bat hasi ginen. 

Zer presupuesto daukazue? Mila euro edo.


Zailtasunik izan al duzue? Ez, ez dugu zailtasunik izan. 
Ze egiteko asmoa duzue? Hemen zegoena “tatami” deituriko toldo bat zen orain dela 20urte jarritakoa eta berritu egin beharra dago. 

Zenbat egun iraungo du obra honek? Nik uste dut gaur bertan bukatuta utziko dugula dena, hala ematen du, behintzat. 

Obretan ari zareten bitartean umeek al izango dute bertan jolastu? Ez, segurtasunagatik batez ere.


Nahikari eta June

2014/10/09

1. irratsaioa

2014/10/08

KARKARAn idazleak



KARKARA duela 25 urte asmatu zen. Gertatu denari buruz enteratzeko eta zer egongo den jakiteko asmatu zen. Aia eta Oriori buruz hitz egiten du Karkarak. 
Lehengo urtean Orioko bi eskoletako eta Aiako ikasleok han parte hartzen hasi ginen gure gauzak kontatzen. Iraileko alean guk parte hartu genuen, eta gure albistean kurtso hasierari buruz idatzi genuen.



Hilean behin eskola bakoitzak albiste txiki bat idatzi behar izaten du bere argazkirekin eta hiru hilabetez behin iritzi zutabe bat ere idatzi behar izaten dugu.
Maitane

2014/10/07

Azoka txikia herrian


Asteartetan azoka egiten da Aian eta saltzaile batzuk etortzen dira kanpotik beren postuak jartzera. 8:00etatik 13:00etara egoten da irekita. Azoka Aiako plazan egiten da Kultur-etxea eta udaletxea dauden txoko horretan. 
Azokan gauza hauek saltzen dituzte: arropa, fruta eta berdurak. Normalean jende asko ere ez da joaten, halere, Aiako jende gustura dago ikusten dutelako aukera ona dela, beste inora joan behar gabe, produktu horiek erosteko. Kontatu digutenez, saltzaileak ere gustora daude herrian izan duten harrerarekin eta jarraitzeko asmoa dute.
Postu horietan normalean merkeago edo berdin saltzen dituzte beste dendekin konparatuta.
Nerea eta Uxue

Ingleseko antzerkian



Gaur, urriaren zazpian, antzerkia ikustera joan gara LHko 3, 4, 5 eta 6 garren mailakoak. Emanaldia herriko kulturetxean izan da. Musika hasi denean gelara sartu gara eta bertan Alan izeneko gizon bat zegoen gaita jotzen. Alan Eskoziakoa da, musikaria da eta antzezlanak egiten ditu eskoletan ingelesez.

Antzerkia egiteko laguntzaileak behar zituen eta Nerea, Julen, Iraia, Liher, Maitane eta Axelek lagundu diote pertsonaiak antzezten.

Antzeztu duten istorioak “Cowboy soup” zuen izenburua eta gose handia zeukan neska bakero baten gorabeherak kontatzen ditu. Neska herri batera joaten da eta janaria eskatzen hasten zaizkio herritarrei. Inork ez dio ezer eman nahi eta, azkenean, engainatu egiten ditu esanez berak harri magiko bat daukala sopa gozo-gozo bat egiteko.

Emanaldia asko gustatu zaigun eta dena ulertu egin dugu. 
Ainara