Noiz
hasi zineten obrak egiten?
Irailaren 1ean, beraz, duela hilabete pasatxo.
Nolatan
hasi zineten?
Kaballete bat hautsi zen eta arriskuan zegoen. Barrua burdinazko
barrekin eutsi behar izan genuen. Esan zigun apaizak euri asko sartzen zela
barruan eta orduan hasi ginen presupuestoak egiten konpontzeko asmoarekin.
Presupuesto
handia al dauka?
Bada oraintxe esan didazue ederra! Bada nik ez dakit, egia esanda, nire
anaia ibiltzen delako diru asuntoekin. Anaia gaztena ibiltzen da eta ez dakit hola
ziur-ziur zenbat kostako den. Gero uste dut beste obra bat egin behar dugula
segidan; dorrea ere oso gaizki dago eta hori egin behar dugu eta ez dakit. Numeroen
gainean ez dakit ezer.
Noiz
espero duzue bukatzea?
Uf! ba ez dakit, nik uste dut oraindik pare bat hilabete joango direla hemen,
beno teilatuaren beste izkina ere egin behar dugu... Gero dorrearekin segidan hasi
behar dugu, hortaz, nik uste dut urtearen bukaeran edo egina egongo dela. Ea
hala den, baina ezin da seguru esan.
Lana
erraza al da?

Zailtasunik
izan al duzue hasi zinetenetik?
Zailtasunik? Bat ere ez, keba! Hona etorri gara, herriko plazaren jaun
da jabe egin gara eta ia dena gurea izango da bukatu arte, ja, ja, ja, ja! Erraztasun
guztiak eman dizkigute gure lana lasai eta eros egin ahal izateko.
Zenbat
langile zarete obran?
Orain sei, sei lagun gabiltza. Batzuk harria garbitzen, besteak kabiloak
jartzen, pixka bat denetik.
Elementu
batzuk gordetzeko moduan al daude?
Bai, egur zaharra asko garbitu egin ditugu eta ustel-ustela zegoena
kendu eta berria jarri dugu, baino egur zahar gehiena aprobetxatu egin da.
Kanpandorreko
eskailerak konpondu behar al dituzue?
Bai, hori segidan egingo da, hau bukatutakoan. Segurazko kanpandorreko
eskailerak laser konponduko ditugu, bai.
Obra
arriskutsua al da?
Kanpandorrean bai, zimitarioko teilatuan baino gehiago. Niri iruditzen
zait baietz. Teilatuak inklinazio handia dauka eta irristatu egiten gara
batzuetan, baino nola baranda daukan, bada nahiko ondo gabiltza. Dorrean, uf! Dorrean
nik uste dut seguritate neurri gehiago hartu beharko direla minik inork ez
hartzeko. Izan ere, han zulo handiak daude eta egurra ustelduta dago, eta
beldur pixka bat ematen du. Baino, beno, nik uste dut hura ere ondo egingo dugula.
Ainhize eta Josu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.