2015/05/28

8. irratsaioa

2015/05/26

Barriolari egindako bertsoak

Abel Barriolaren bisita askorako ematen ari zaigu.
Oraingo honetako albistea da eskolako sarreran enmarkatuta jarri ditugula bisitaren argazkia, eta berari kantatu genizkion bertsoak ere. Bertsoak hortxe dituzue irakurtzeko edo kantatzeko, Abelen sinadura eta guzti.

Bestetik, beste albistea da Zuhaitz Gurrutxaga "Herri txiki infernu handi" telesaioko aurkezlearekin hitz egiten ari garela bera ere eskolara etor dadin elkarrizketa bat egitera. Aiara etorri zenean gure gelako batek hori eskatu zion eta berak baietz esan zion. Geroztik mezu batzuk jarri dizkiogu elkarri, eta orain zain gaude ea berak noiz duen posible; aste honetan behintzat ez, hala jakinarazi digu eta azken mezuan. Kurtso hau amaitu baino lehen etorriko dela agindu digu. Guk, badaz ezpada ere, bertso batzuk prestatuta dauzkagu berari kantatzeko. (Zuk ez esan inori, eh, sorpresa bat da eta!)

2015/05/13

Gosari osasungarria

Gaur goizean 9:15tan eskolara joan garenean gosari osasungarria egin dugu. Lehendabizi jangelara joan garenean lau taldetan jarri gaitu Xabierrek lanak denon artean banatzeko. Jarraian gure taldekook marrubiak garbitu, moztu, naranjak zuritu eta moztu eta segidan pusketa guztiak lau boletan banatu eta azukre bota diegu. Bitartean beste taldekoak beste lanetan aritu dira: mahaiak jartzen, ogiak xerratzen, tostadoretan ogi xerrak xigortzen...

Gosaltzen hasi baino lehenago, basokada bat ur edan dugu denok. Ondoren fruta mezedonia jan dugu. Segindan ogi xigortuari oliba olioa bota eta guk etxetik ekarri dugun mermelada jarri diogu jateko. Batzuk mermeladaren partez, azukre beltza bota diote olioari. Bukatzeko, esnea kolakaorekin edo kafesnea zerealekin jan du nahi izan duenak.

Gosaldu ondoren, platerak, basoak, kubiertoak eta mahaiak jaso eta garbitu ditugu eta, ordurako hamaikak zirenez, errekreora joan gara. Gosari hau egin dugu guk ulertzeko zein garrantzitsua den ondo gosaltzea, hau lotuta dago Txanelan landu dugun elikaduraren gaiarekin.
...

2015/05/12

Abel Barriolari elkarrizketa

2015/05/11

Abel Barriola pilotaria eskolan

...
 
Lehengo ostegunean, maiatzaren 7an, Abel Barriola pilotaria etorri zen gure eskolara elkarrizketa bat egitera. Gelako batzuei elkarrizketa tailerra tokatzen zitzaigun eta berari egitea pentsatu genuen. 
Nire izebaren lagun batek berari deitu eta ea etortzera animatuko zen galdetu zion. Orduan berak baietz erantzun zion. 
Denbora batean beraren berri jakin gabe egon ginen, ez zuelako telefonorik hartzen, baina aurreko astean deitu egin zigun etortzeko asmoa zuela esateko. 
Halako batean iritsi zen eguna, eta aurreko osteguneko 12:00tan elkarrizketatu egin ahal izan genuen. LHko 1. mailakoen gelan bildu ginen berarekin eta gurekin batera LHko ikasle guztiak. 
Guk, Uxuek, Nereak eta hirurok "Aupa Abel" jartzen zuen niki bat jantzi genuen. Abel agertu zenenan denok txaloka hasi ginen. Segidan prestatuta geneuzkan galderak egiten hasi ginen. Guk bukatutakoan beste ikasleei aukera eman genien berari nahi zutena  galdetzeko. Ondoren entsaiatuta geneuzkan bertso batzuk abestu genizkion. 
Bertsoak bukatutakoan, beretzat propio bordatutako txapel bateta eskolako kamiseta bat oparitu genizkion, eta bertsoak idatzitako pergamino bat ere bai. Oso ondo pasa genuen.

Suhar, Maitane, Isane, Alaitz eta Ainara, 4. eta 5. mailakoak

2015/05/06

Pagoetako animaliak ezagutzera

...

2015/05/05

Pagoetako animaliak ezagutzeko irteera

Gaur goizean Iturraranera joan gara animaliei buruzko gauzak ikastera. Goizean eguraldi txarra zegoenez, autobusean joan gara. Han gure monitorea ezagutu dugu, Ziratz izenekoa. Zirtzek lau taldetan banatu gaitu, orduan bakoitzari liburuxka bana eman digu eta segidan bost proba egin ditugu. Lehendabizikoa galdera bat izan da. Denok ondo erantzun dugunez, domina bana eman digu talde bakoitzari. Bigarrengo proban animalia baten oinatzak edo oin-markak marraztu behar izan dugu liburuxkan. Hirugarren proban, berriz, hamaiketakoa egin dugu eta erronka zen ingurua garbi eta txukun uztea, gu egon aurretik zegoen bezalaxe. Laugarrengo probat Sarrola baserri ondoko putzu batean egin dugu eta han ere domina bat lortu dugu. Han, Sarrolan, oreinak, betizuak eta ponyak ikusi ditugu. Bi oreinak emeak dira eta nahiko zaharrak daude. Hauek hiltzen direnean ez omen dute gehiago ekarriko, beraz, azkenekoak dira duela urte batzuk askoz ere gehiago bazeuden ere. Azkeneko proban, beste animalien oinatzak marraztu ditugu liburuxkan. Jarraian liburuan marraztu ditugun marka horien animalien izenak jarri ditugu eta, azkenik, ibilbidean zehar lortutako hizkiak ordenatu digute eta azkonarraren izena osatuta gelditu da. 14:00ak inguruan bazkaldu egin dugu Iturrarango mahai batzuetan eta, jolasten denbora pasa ondoren, 15:00ak aldera Agorregin behera joan eta handik Aia aldera abiatu gara. Aurten ez gara bidez konfunditu, iaz bezala Xabier "desorientatu" zenean, eta nahiko azkar igo gara. 15:40erako eskolan ginen eta. Iritsitakoan komunetik pasa eta kirol pistan saskibaloian ibili gara lehen ailegatu garenok. Gauza asko ikasi ditugu gaur: Lurrean ornogabe gehiago daudela ornodunak baino, elika-katea ez haustearen garrantzia, eta baita kate horretan bizidun klase bakoitzak zer garen, alegia, ekoizleak (landareak), belar-jaleak, hargi-jaleak, oro-jaleak eta deskonposatzaileak (zizareak, bakteriak, onddoak...). OSO ONDO PASA DUGU ETA ASKO IKASI ERE BAI!