2015/05/05

Pagoetako animaliak ezagutzeko irteera

Gaur goizean Iturraranera joan gara animaliei buruzko gauzak ikastera. Goizean eguraldi txarra zegoenez, autobusean joan gara. Han gure monitorea ezagutu dugu, Ziratz izenekoa. Zirtzek lau taldetan banatu gaitu, orduan bakoitzari liburuxka bana eman digu eta segidan bost proba egin ditugu. Lehendabizikoa galdera bat izan da. Denok ondo erantzun dugunez, domina bana eman digu talde bakoitzari. Bigarrengo proban animalia baten oinatzak edo oin-markak marraztu behar izan dugu liburuxkan. Hirugarren proban, berriz, hamaiketakoa egin dugu eta erronka zen ingurua garbi eta txukun uztea, gu egon aurretik zegoen bezalaxe. Laugarrengo probat Sarrola baserri ondoko putzu batean egin dugu eta han ere domina bat lortu dugu. Han, Sarrolan, oreinak, betizuak eta ponyak ikusi ditugu. Bi oreinak emeak dira eta nahiko zaharrak daude. Hauek hiltzen direnean ez omen dute gehiago ekarriko, beraz, azkenekoak dira duela urte batzuk askoz ere gehiago bazeuden ere. Azkeneko proban, beste animalien oinatzak marraztu ditugu liburuxkan. Jarraian liburuan marraztu ditugun marka horien animalien izenak jarri ditugu eta, azkenik, ibilbidean zehar lortutako hizkiak ordenatu digute eta azkonarraren izena osatuta gelditu da. 14:00ak inguruan bazkaldu egin dugu Iturrarango mahai batzuetan eta, jolasten denbora pasa ondoren, 15:00ak aldera Agorregin behera joan eta handik Aia aldera abiatu gara. Aurten ez gara bidez konfunditu, iaz bezala Xabier "desorientatu" zenean, eta nahiko azkar igo gara. 15:40erako eskolan ginen eta. Iritsitakoan komunetik pasa eta kirol pistan saskibaloian ibili gara lehen ailegatu garenok. Gauza asko ikasi ditugu gaur: Lurrean ornogabe gehiago daudela ornodunak baino, elika-katea ez haustearen garrantzia, eta baita kate horretan bizidun klase bakoitzak zer garen, alegia, ekoizleak (landareak), belar-jaleak, hargi-jaleak, oro-jaleak eta deskonposatzaileak (zizareak, bakteriak, onddoak...). OSO ONDO PASA DUGU ETA ASKO IKASI ERE BAI!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.