...
Lehengo ostegunean, maiatzaren 7an, Abel Barriola pilotaria etorri zen gure eskolara elkarrizketa bat egitera. Gelako batzuei elkarrizketa tailerra tokatzen zitzaigun eta berari egitea pentsatu genuen.
Nire izebaren lagun batek berari deitu eta ea etortzera animatuko zen galdetu zion. Orduan berak baietz erantzun zion.
Denbora batean beraren berri jakin gabe egon ginen, ez zuelako telefonorik hartzen, baina aurreko astean deitu egin zigun etortzeko asmoa zuela esateko.
Halako batean iritsi zen eguna, eta aurreko osteguneko 12:00tan elkarrizketatu egin ahal izan genuen. LHko 1. mailakoen gelan bildu ginen berarekin eta gurekin batera LHko ikasle guztiak.
Guk, Uxuek, Nereak eta hirurok "Aupa Abel" jartzen zuen niki bat jantzi genuen. Abel agertu zenenan denok txaloka hasi ginen. Segidan prestatuta geneuzkan galderak egiten hasi ginen. Guk bukatutakoan beste ikasleei aukera eman genien berari nahi zutena galdetzeko. Ondoren entsaiatuta geneuzkan bertso batzuk abestu genizkion.
Bertsoak bukatutakoan, beretzat propio bordatutako txapel bateta eskolako kamiseta bat oparitu genizkion, eta bertsoak idatzitako pergamino bat ere bai. Oso ondo pasa genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.