2014/11/28

Nerea, 4. maila

Nahikari, 4. maila

Suhar, 4. maila

Itsaso, 4. maila

Maitane, 4. maila

Javier, 4. maila

2014/11/27

Tolosara Txotxongilo jaialdira

...

Josu, 5. maila

Ainara, 5. maila

2014/11/21

Belen Andoaga, irakaslea

KARKARA aldizkarian idazle

KARKARA aldizkaria duela 25 urte sortu zen. Gertatu denari buruz enteratzeko eta zer egongo den jakiteko asmatu zen. Aia eta Oriori buruz hitz egiten du Karkarak. 
Lehengo urtean Orioko bi eskoletako eta Aiako ikasleok han parte hartzen hasi ginen gure gauzak kontatzen. Iraileko alean guk parte hartu genuen, eta gure albistean kurtso hasierari buruz idatzi genuen.

Hilean behin eskola bakoitzak albiste txiki bat idatzi behar izaten du bere argazkirekin eta horretaz aparte, hiru hilabetez behin iritzi zutabe bat ere idatzi behar izaten dugu. LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleok gara txandako albistea eta iritzi zutabea idazten ditugunok.

2014/11/20

Aireak pisatzen al du?

Osteguneko tailerretan pisua magnitudea ari gara lantzen. Arratsaldean Xabierrekin horrekin jarraitu dugu.
Aireak pisatzen duen ala ez ikusteko esperientzia txiki hau egin dugu gelan:
MATERIALA: 
  • Balantza elektronikoa 
  • Baloia 
  • Puzgailua
  EGIN DUGUNA:
  1. Baloi hutsik dagoela pisatu egin dugu. Bere pisua 180 g-koa izan da balantzan.
  2. Puzgailuaren bitartez baloia ahal den gehiena puzten saiatu gara. Horretarako lau gelakide jardun dira txandakatuz.
  3. Baloia ondo-ondo puztu ondoren, pisatu egin dugu, eta 183 g eman ditu balantzan.

ONDORIOAK:
Gutxi izan bada ere, 3 gramo, egiaztatu dugu gauza guztiek bezala aireak ere pisua daukala.

Itsaso


Olaia, 5. maila

June, 5. maila

2014/11/18

Zientzia museoa eta Txuri-Urdin-eko irteera




Gaur goizean, Eureka Donostiako zientzia-museora eta Txuri-Urdinera joan gara 4. 5. eta 6. mailakoak, egun pasa bat egitea. 9:15ak aldera autobusa etorri zaigu 4. 5. eta 6. mailako eramatera Donostiara. Autobusak zientziako museoan utzi digu 4. eta 5. mailakoak eta 6. mailakoak, berriz, paseo bat eman dute Donostian barrena. Zientzia museora iritsi garenean motxilak armairu batean utzi eta Oihana izeneko monitorearekin ibili gara.
Oihanarekin batera 2. pisura igo gara eta 5 zentzumenei buruz hitz egin digu. Ikusmenari buruz hitz egin dugu batik bat. Lehenbizi kaxa baten aurrean eseri gara. Kaxa horren barruan bi txorrota erortzen ziren, baina kaxa barruko argiak itzali eta tantoka erortzen zela konturatu gara. Ondoren jolas bat egin dugu, bi borobil zeuden bueltaka, (bata eskuinean eta bestea ezkerrean). Ezkerrari begiratu ez gero aurrera etortzen zen erdiko trena eta eskuinari begiratu ez gero, berriz, atzeratu.
Jarraian beheko pisura joan gara eta han hainbat jolas zeuden, eta niri gehien gustatu zaidana hau zen: 7000 iltzeko ohean etzatea eta 200kg-ko harria jasotzea.
Ondoren beste gela batera joan gara eta animalien hezurrak ikusi ditugu. Ni gehien harritu nauena benetako gizon baten gorputza izan da, eta gainera plastifikatuta. Toki berean giza gorputzeko beste organoak zeuden eta burmuin bat ukitzen utzi digu Oihanak.
Azkenik, planetarium ikustera joan gara Amaiaren laguntzaz. Hainbat gauza ikusi ditugu: konstelazioak, lurraren mugimenduak etab.

Handik atera garenean motxilak hartu eta kanpoan hamaiketakoa jan dugu. Hamaiketakoa jan ondoren, mantso-mantso abiatu gara Txuri-urdinera. Anoetako estadioa eta Txuri-urdinaren aldameneko parkera iritsi garenean bazkaldu egin dugu. Bazkal ondoren skate parkera joan gara jolastera. 14:00etan barrura sartu gara eta patinak eta kaskoa hartu eta aldageletara joan gara janztera. Han bi monitore ezagutu ditugu Oihana eta Lorena. Pistara sartu garenean pixka bat ibili eta jolas batzuk egin ditugu, adibidez: armiarma jolasa, penalti txute gol etab. Joko guztiak egin ondoren diskoteka jarri digute. 15:15etan pistatik atera ondoren, aldageletara joan gara. Denok aldatu ondoren patinak eta kaskoa uzi ditugu, beren lekuan.
Oso ondo pasa dut! Berriz ere joango nintzateke!!  

Ainhize Orbegozo   

2014/11/13

Axier Alberdi, 6. mailako ikaslea

Esperimentuak egiten

Gaur arratsaldean orain azalduko ditudan bi esperimentu egin ditugu gelan:

1. ESPERIENTZIA

MATERIALA:
  • Balantza elektronikoa
  • Folio bat
EGITEKO MODUA: 
  1. Hasteko, folioa balantza pisatu dugu, eta 6 g eman ditu. 
  2. Jarraian, folioari utzi erortzen lurrera altura batetik eta kronometratu zenbat denbora behar izaten duen. 2 segundo inguru behar izan ditu lurrera iristeko.
  3. Segidan folio bildu eta paperezko bola bat eginda, lehengo alturatik erortzen utzi eta kronometratu denbora. 66 segundo ehuneneko behar izan ditu lurrera iristeko.
  4. Ondoren, Xabierrek galdetu digu ea orain folio bilduak zabalik baino gehiago pisatzen duelako azkarrago erori ote den, eta bakoitza bere hipotesiak esaten hasi gara.
  5.  Bukatzeko, paper-bola pisatu egin dugu eta 6 g eman ditu balantzan.
ONDORIOAK

Denetik esan dugu, baina batzuk usten zuten papera bilduta astunagoa dela zabalik baino, papera biltzerakoan pisu guztia puntu batean pilatzen zelako.
Beste batzuk, berriz, berdin pisatu behar zutela esan dugu, baina zergatik erori da mantsoago? Bada papera zabal-zabalik erortzen denean aireak eutsi egiten diolako eta ez diolako erortzen uzten azkar.




2. ESPERIENTZIA
Bigarren esperientzian konprobatu dugu 1l urak 1 kg pisatzen duela. 
  
MATERIALA:
  • Balantza elektronikoa
  • 1 l ur
  • Ura sartzeko ontzi bat
  • Edukiera neurtzeko ontzia
EGITEKO MODUA: 
  1. Hasteko, ontzi hutsa pisatu dugu.
  2. Edukiera neurtzeko tresnaren laguntzaz, 1 l ura sartu dugu ontzian.
  3. Neurri handiari txikia kendu diogu aldea bilatzeko, horixe baita uraren pisua.

ONDORIOAK

Hasi aurretik, hipotesiak esan ditugu ea zeinek asmatzen zuen. Askok pentsatzen zuten 1,5 kg inguru pisatuko zuela, eta gelako dezentek asmatu egin dute. Azkenean denok ohartu gara uraren pisuaz.


Eider, 5. maila

2014/11/06

Alaitz, 5. maila

2. irratsaioa

2014/11/04

ERRIGORA kanpaina

Errigora, kanpaina bat da azken urtetan egiten ari dena, Nafar hegoaldeko euskal eskolei laguntzeko. Laguntzeko 50 euroko otar bat erosi behar da. Otar horretan Nafarra hegoaldeko produktuak datoz: zainzuriak, piperrak, ardoa, olioa… 

Ikastetxeei laguntzeaz aparte, bertako nekazariei ere laguntzen diegu bere produktuak erosten zaizkielako. Hango gobernuak ez die dirurik ematen euskara bultzatzeko eta horrengatik ere egiten da.
Kanpin hau Euskal herriko probintzi guztietara zabaltzen da. Salmenta honetatik laurdena euskararentzat izango da, eta bestea nekazarientzat. Iaz hasi zen eta Gabonen inguruan antolatzen da. Nafarroako euskal eskolek AEK eta taldeak antolatzen dute kanpaina.

Laz, 8.000 saskitik gora banatu eta 112.000 euro lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako. Iazkoa gainditzeko prest? 

Olaia, Itsaso eta Maitane

2014/11/03

Gai berria TXANELAn

Aste honetan TXANELAn gai berria hasi dugu, kurtso honetako bigarrena da. Bere izenburua “Gure sustraiak lurrari lotuz”. Bertan Euskal Herriaren eta bertako elementuei buruzko testuak azaltzen dira, hala nola: “zer gara gu…? Euskaldunak gara gu”, euskal ohiturak, geografia, Euskal Herriko kokagunea, Euskal Herriko banaketa administratiboa, Euskal Herria fisikoa, Euskal herriko ibaiak, historia, historiaurrea, Aintzinaro: istoria aurretik erdi arora, erdi aroa, erdi arotik aro modernora, Aro Garaikidea etab.
Orain topiko hitza lantzen ari gara. Egun hauetan bi pertsona ospetsu ere ezagutu ditugu: Voltarie frantses idazlea eta Aimeric Picaud frantses elizgizon eta erromesa eta bait nola ikusten zituzten euskaldunak beren garaian.

Gaiak polita ematen du, gainera gaiaren bukaeran gauza guztiak ikasitakoan 3. mailakoei aurkezpen bat egingo diegu Power Point-en laguntzaz.

Ainhize eta Nahikari