2014/11/20

Aireak pisatzen al du?

Osteguneko tailerretan pisua magnitudea ari gara lantzen. Arratsaldean Xabierrekin horrekin jarraitu dugu.
Aireak pisatzen duen ala ez ikusteko esperientzia txiki hau egin dugu gelan:
MATERIALA: 
  • Balantza elektronikoa 
  • Baloia 
  • Puzgailua
  EGIN DUGUNA:
  1. Baloi hutsik dagoela pisatu egin dugu. Bere pisua 180 g-koa izan da balantzan.
  2. Puzgailuaren bitartez baloia ahal den gehiena puzten saiatu gara. Horretarako lau gelakide jardun dira txandakatuz.
  3. Baloia ondo-ondo puztu ondoren, pisatu egin dugu, eta 183 g eman ditu balantzan.

ONDORIOAK:
Gutxi izan bada ere, 3 gramo, egiaztatu dugu gauza guztiek bezala aireak ere pisua daukala.

Itsaso


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.