2014/11/18

Zientzia museoa eta Txuri-Urdin-eko irteera




Gaur goizean, Eureka Donostiako zientzia-museora eta Txuri-Urdinera joan gara 4. 5. eta 6. mailakoak, egun pasa bat egitea. 9:15ak aldera autobusa etorri zaigu 4. 5. eta 6. mailako eramatera Donostiara. Autobusak zientziako museoan utzi digu 4. eta 5. mailakoak eta 6. mailakoak, berriz, paseo bat eman dute Donostian barrena. Zientzia museora iritsi garenean motxilak armairu batean utzi eta Oihana izeneko monitorearekin ibili gara.
Oihanarekin batera 2. pisura igo gara eta 5 zentzumenei buruz hitz egin digu. Ikusmenari buruz hitz egin dugu batik bat. Lehenbizi kaxa baten aurrean eseri gara. Kaxa horren barruan bi txorrota erortzen ziren, baina kaxa barruko argiak itzali eta tantoka erortzen zela konturatu gara. Ondoren jolas bat egin dugu, bi borobil zeuden bueltaka, (bata eskuinean eta bestea ezkerrean). Ezkerrari begiratu ez gero aurrera etortzen zen erdiko trena eta eskuinari begiratu ez gero, berriz, atzeratu.
Jarraian beheko pisura joan gara eta han hainbat jolas zeuden, eta niri gehien gustatu zaidana hau zen: 7000 iltzeko ohean etzatea eta 200kg-ko harria jasotzea.
Ondoren beste gela batera joan gara eta animalien hezurrak ikusi ditugu. Ni gehien harritu nauena benetako gizon baten gorputza izan da, eta gainera plastifikatuta. Toki berean giza gorputzeko beste organoak zeuden eta burmuin bat ukitzen utzi digu Oihanak.
Azkenik, planetarium ikustera joan gara Amaiaren laguntzaz. Hainbat gauza ikusi ditugu: konstelazioak, lurraren mugimenduak etab.

Handik atera garenean motxilak hartu eta kanpoan hamaiketakoa jan dugu. Hamaiketakoa jan ondoren, mantso-mantso abiatu gara Txuri-urdinera. Anoetako estadioa eta Txuri-urdinaren aldameneko parkera iritsi garenean bazkaldu egin dugu. Bazkal ondoren skate parkera joan gara jolastera. 14:00etan barrura sartu gara eta patinak eta kaskoa hartu eta aldageletara joan gara janztera. Han bi monitore ezagutu ditugu Oihana eta Lorena. Pistara sartu garenean pixka bat ibili eta jolas batzuk egin ditugu, adibidez: armiarma jolasa, penalti txute gol etab. Joko guztiak egin ondoren diskoteka jarri digute. 15:15etan pistatik atera ondoren, aldageletara joan gara. Denok aldatu ondoren patinak eta kaskoa uzi ditugu, beren lekuan.
Oso ondo pasa dut! Berriz ere joango nintzateke!!  

Ainhize Orbegozo   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.