1. ESPERIENTZIA
MATERIALA:
- Balantza elektronikoa
- Folio bat
- Hasteko, folioa balantza pisatu dugu, eta 6 g eman ditu.
- Jarraian, folioari utzi erortzen lurrera altura batetik eta kronometratu zenbat denbora behar izaten duen. 2 segundo inguru behar izan ditu lurrera iristeko.
- Segidan folio bildu eta paperezko bola bat eginda, lehengo alturatik erortzen utzi eta kronometratu denbora. 66 segundo ehuneneko behar izan ditu lurrera iristeko.
- Ondoren, Xabierrek galdetu digu ea orain folio bilduak zabalik baino gehiago pisatzen duelako azkarrago erori ote den, eta bakoitza bere hipotesiak esaten hasi gara.
- Bukatzeko, paper-bola pisatu egin dugu eta 6 g eman ditu balantzan.
Denetik esan dugu, baina batzuk usten zuten papera bilduta astunagoa dela zabalik baino, papera biltzerakoan pisu guztia puntu batean pilatzen zelako.
Beste batzuk, berriz, berdin pisatu behar zutela esan dugu, baina zergatik erori da mantsoago? Bada papera zabal-zabalik erortzen denean aireak eutsi egiten diolako eta ez diolako erortzen uzten azkar.
2. ESPERIENTZIA
Bigarren esperientzian konprobatu dugu 1l urak 1 kg pisatzen duela.
MATERIALA:
- Balantza elektronikoa
- 1 l ur
- Ura sartzeko ontzi bat
- Edukiera neurtzeko ontzia
- Hasteko, ontzi hutsa pisatu dugu.
- Edukiera neurtzeko tresnaren laguntzaz, 1 l ura sartu dugu ontzian.
- Neurri handiari txikia kendu diogu aldea bilatzeko, horixe baita uraren pisua.
ONDORIOAK
Hasi aurretik, hipotesiak esan ditugu ea zeinek asmatzen zuen. Askok pentsatzen zuten 1,5 kg inguru pisatuko zuela, eta gelako dezentek asmatu egin dute. Azkenean denok ohartu gara uraren pisuaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.