Kaixo:
Beheko
irudiari sakatuta, Eskola Egunean jangelan jarri genuen argazki-emanaldia jaitsi
ahal izango duzu zure ordenagailura. Artxibo handi samarra denez, (592 Mb), 20 minutu inguru beharko dituzu guztiz eskuratzeko; hau, beti ere, duzun internet-eko konexioaren abiaduraren arabera. Artxiboa MEGA-n alojatuta dago eta esteka probatu dudanean aukera eman dit jaisteko. Beraz, ondo dabil.
Artxiboa autoexekutagarria da,
alegia, behin jaitsita, gainean bi aldiz klik eginez gero, abian jarriko da. Handik
aurrera aukera izango duzu nahi duzun argazki-pasea hautatzeko edota osorik
ikusteko. Aplikazio batekin eginiko montajea izanik, (Proshow Gold) ezin dira argazkiak banaka atera, adibidez,
inprimatzeko. Argazki-montajea bakar-bakarrik ordenagailuetan exekutatu eta
ikus daiteke; ezin da, esaterako, telebista batean exekutatu.