...
2015eko ekainaren 4an, Zuhaitz Gurrutxaga, “Herri txiki infernu handi” programako aurkezlea etorri zen gure eskolara elkarrizketa bat egitera. LH guztia elkartu ginen eta Mikel, Oinatz, Javier eta Axierrek elkarrizketatu zuten. Era guztietako galderak egin zizkioten. Hauek bukatutakoan, han geunden gainontzeko ikasleok hasi ginen galderak egiten. Galderak egindakoan, bertso batzuk abestu genizkion. Emozionatzeko zorian egon zen. Bertsoak bukatutakoan eskolan ikasitako bi kanta kantatu genizkion. Seigarren mailakoek Mikel Urdangarinen “Non geratzen den denbora” abestu zuten, eta guk Sorotan bele taldearen “Arratsalde honetan” abestu genuen. Abestiak bukatutakoan bakoitza bere tailerrera joan ginen. Zuhaitz oso gustura egon zen gurekin, eta parre asko eginarazi zigun bere erantzun eta ateraldiekin. Oso ondo pasa genuen.
Eskerrik asko, Zuhaitz, nahi duzun arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.