...
Ekainaren 4ean, ostegunean, Irantzu Berasaluze, ETB-ko “Gu eta gutarrak” programako lehiakide getariarra guregana etorri zen elkarrizketa bat egitera. Nahikariren amak Irantzu ezagutzen duenez, bere bitartez lortu genuen eskolara etortzeko gonbidapena berari iristea. Berez elkarrizketa goizean egin behar zen elkarrizketa tailerraren barruan, baina berak ezin zuen programaren grabaketa zuelako, eta arratsaldean egitekotan gelditu ginen. Elkarrizketa Olaia, Josu, Eider, Itsaso eta Nahikarik egin zioten. Irantzuk lasai eta luze erantzun zituen galdera guztiak, gainera gu animatuz galdetzeko aukera aprobetxatzera. Jarraian denei galderak egiteko aukera eman ziguten. Bukatzeko argazkiak atera genituen. Bera oso atsegina da eta gauza pilo bat kontatu zizkigun programari buruz, beren harremanak, egiten dituzte probak, hango gorabeherak…Eskerrik asko, Irantzu, OSO GUSTURA IBILI GINEN ZUREKIN!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.