...
Maiatzaren 29an, ostiralarekin, Aiako, Getariako
eta Orioko neska-mutilak Getariako eskolan elkartu ginen. Egun horretan,
9:30etan abiatu ginen eta 10:00alderako han geunden. Getariako eskolan duten
zine-areto batean egin genituen emanaldiak. Lehendabizi Getariako ikasleek egin
zituzten beren antzerki, kantak eta irakurketak. Hauek bukatutakoan, 20
minutuko tartea izan genuen hamaiketakoa jateko. Ondoren Getariako kiroldegiaren aurrera joan ginen bazkaltzera. Bazkaldutakoan pixka bat jolastu eta taldeetan
banatu ginen, taldeak egindakoan taldeko jolas batzuk egin genituen, adibidez
nire gustuko animalia, ez dadila globoa erori, zubia, a ze barregura eta stop.
Jolasak bukatu genituenean, autobusa etorri zen, Aiara 16:05ak aldera iritsi
ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.