2014/12/22

Musika emanaldiaren bideoa



Musika emanaldia

Gaur, abenduaren 22an, musika jaialdia izan da gure gelan. Lehen ebaluazio honetan musika orduetan egin dugun lanaren erakusketa izan da arratsaldean eskaini duguna. Gu, 4. eta 5. mailakoak 14:00etan musika gelara joan gara, aurpegia “lehoiez” pintatzera, izan ere, “Lehoi Erregea” pelikularen kanta bat jo behar baikenuen txirulaz. 
Ondoren gure gelara joan gara eta han bildu gara eskolako ia ikasle guztiak. Musikako Leire irakasle laguntzarekin txikienetik handienera hasi gara gure emanaldiak antzezten. Oso pieza politak jo ditugu denok eta baita antzerki motz batzuk egin ere. Bukatu dugunean, gelaz-gela gure gelatik atera dira eta guk aprobetxatuz gelaren erdiko partea libre zegoela, Xabierrek musika jarri eta diskoteka egin dugu.
 

"Peluxi_Muxi" eskolako aldizkariaren 10. alea

Peluxi-Muxi, 10. alea

2014/12/19

Oinatz, 5. maila

2014/12/18

Isane, 5. maila

Olaiaren ipuina, 5. maila

Enara eta Jon Saturnon by aia4maila

Eiderren ipuina, 5. maila

Aneren Urtebetetzea by aia4maila

Ainararen ipuina, 5. maila

Eguzkia ta aita-semeak by aia4maila

Nahikariren ipuina, 4. maila

Aitor Eta Ane Eguzki Sisteman Bidaiatzen by aia4maila

Juneren ipuina, 5. maila

Itziar eta Beñat Uranon by aia4maila

Ainhizeren ipuina, 5. maila

Anai-arreba abenturazaleak by aia4maila

Julenen ipuina, 5. maila

Iker, Aroa eta Iñigoren bidaia by aia4maila

Oinatzen ipuina, 5. maila

Espazioko puzkerrak by aia4maila

Josuren ipuina, 5. maila

Imanol eta Jon abenturazaleak by aia4maila

Mikelen ipuina, 5. maila

Bidaia ahaztezina by aia4maila

Javierren ipuina, 4. maila

El Ladron Alienigena by aia4maila

Itsasoren ipuina, 4. maila

Mireia eta Markelen abenturak by aia4maila

Alaitzen ipuina, 5. maila

Konstelazioei begira by aia4maila

Uxueren ipuina, 5. maila

Txupu-Platxa planetako bizitza by aia4maila

Nerearen ipuina, 4. maila

Joxepantonio eta Manuel ilargian by aia4maila

Maitaneren ipuina, 4. maila

Jerry eta Sita Saturnon by aia4maila

Isaneren ipuina, 5. maila

Argine eta Laika zulo beltzean by aia4maila

Idoiaren ipuina, 5. maila

Ane ta Arkaitz ilargian by aia4maila

Joaneren ipuina, 5. maila

Ispilu magikoarekin ilargira by aia4maila

2014/12/11

Naiara, "Goenkaleko" aktorea

2014/12/09

Liburuen Altxorra

 Abenduaren 5ean Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zen liburuen altxorra eramatera. Liburuz betetako kutxa duela hilabete bat ekarri zuen, geuk liburuak irakurri ahal izateko. “Liburuen Altxorra” Eskola Txikientzako Diputazioak antolatzen duen ekintza bat da. Honen bitartez, eskola txikietako ikasleei erraztasuna eman nahi zaie aurrez aukeratutako liburu egoki batzuk irakurtzeko. Liburuak adinez sailkatuta etortzen dira. Lehen saioan Imanolek kaxako ipuin batzuk ikasleoi irakurtzen dizkigu baina ez liburu osoak. Berak azaltzen digu gaia zein den, pertsonaiak nolakoak diren … eta marrazkiak ere erakusten dizkigu, gu liburuak hartzera animatzeko.

2014/12/08

Birziklaketa Tailerra

Abenduaren 2an, errekreoa bukatu ondoren, Arazi taldeko Nerea izeneko neska bat etorri zen, gurekin eskulanak egitera. Lehenik eta behin, Nereak esplikatua zigun zer egin behar genuen. Jarraian, bikoteka jarri eta botilak pintatzen hasi ginen. Batzuk, elur-panpina aukeratu genuen, besteek pinguinoa… baina pausoz pauso joan ginen. Hasieran, bi botila beltzez edo zuriz margotu behar ziren. Margotutakoan, lehortzen utzi genuen. Batzuen botilak lehortu egin ziren baina beste batzuena ez ziren lehortu eta Nereak denbora hori aprobetxatu zuen guri zaborraren inguruko gauza batzuk esplikatzeko. Orduan, batzuk segi egin zuten eta tapa aldea moztu egin zuten. Eskulana ez genuen bukatu denbora faltagatik. Nahi duenak hemen ditu instrukzioak oporretan etxean egiteko. Agur!!!


ELUR-PANPINA

OSAGAIAK:
·   BI BOTILA PLASTIKOZKO
·   PINTZELAK
·   PINTURA
·   GURAIZEAK

NOLA EGIN:
1.- Bi botila zuriz pintatu eta lehortzen utzi.
2.- Mutur aldea moztu.
3.- Behe aldeko biak sartu bestearen barruan eta itsatsi.
4.-Apaindu koloreak emanez, eta lehortzen utzi.

ONDO ATERA AL ZAIZU?

2014/12/05

Mikel, 5. maila

Euskararen Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan, urtero egiten dugun bezala. Aurrena 9:30 aldera, jangelan bildu ginen eskola osoa, eta seigarren mailakoak bertso batzuk kantatu zizkiguten. Segidan lelo lehiaketaren irabazlea zein zen esan ziguten Jexus eta Iñaki irakasleek. 5. mailako June eta Idoia izan ziren. June eta Idoiaren leloa honako hau zen: “Euskara gara, bera nora gu hara”. 10:00tan LHko 3. mailatik gorako ikasleok Maiteren gela bildu ginen, eta han herriko lau aiton-amonekin tertulian jardun ginen beren haur garaiko Aiari buruz. Bitartean besteei gurasoek ipuinak kontatu zizkieten. Hauek ziren pertsona horiek: Belen eta Gemma Aurizenea eta Joxemari Lertxundi eta Joxemari Aldai. Gauzak asko kontatu zizkiguten eta bukatzeko Joxemari Lertxundik bertso batzuk kantatu zizkigun. 11:00tan errekreora joan ginen baina pixka bat gehiago egon ginen errekreoan eskolako argia joan zelako. Jarraian, LHko ikasleok euskarazko filma batzuk ikusi genituen. Guk, adibidez, “Aupa Etxebeste”. Arratsaldean, Mihiluze programan ateratzen ziren moduko jolasak egin genituen gure gelan. Jolasak bukatu genituenean, denok frontoian bildu ginen gurasoek prestatutako txokolatea jateko.

2014/12/04

3. irratsaioa

2014/12/02

Tolosara, txotxongiloak ikustera


2014ko azaroaren 26an 3. 4. 5. eta 6. mailakoak Tolosara joan ginen txotxongiloak ikustera. 9:15etan autobusa hartu genuen Tolosara joateko. Iritsi ginenean auto­busak hango autobus paradan utzi gintuen, eta handik Euskal Herri plazara joan ginen. Plaza hartako arkupetan begirale batzuk zeuden eta bakoitzari pin bana eman ziguten. 
Jarraian, Tolosa herrian barrena oinez abiatu ginen Leidor zinema aretora. Bidean gaztelu baten aztarnak ikusi genituen eta Xebasek azalpen batzuk eman zizkigun. Aretora iritsi ginenean, komunetik pasa eta txotxongilo emanaldia ikusteko prestatu ginen. Aulki batzuetan eseri eta argiak itzali zituzten. 

“La Maleta de Agusti” txotxongilo obra ikusi genuen.  

Handik atera ginenean, Beotibar frontoira joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, hangoek pilota eman ziguten jolasteko eta pilotan ibili ginen. Jarraian bazkaldu egin genuen eta bazkaldu ondoren pilotan ibili ginen.  

14:00. Euskal Herri plazara joan ginen eta hango areto batera sartu ginen. Han Donostiako gerrari buruzko obra ikusi genuen. Berriro ere autobusa hartu eta Aiara joan ginen. Gure ustez bigarrena politagoa zen eta dibertigarriagoa. OSO ONDO PASA GENUEN!!!  

Plastikozko botilak birzirklatzen

...