2014/12/09

Liburuen Altxorra

 Abenduaren 5ean Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zen liburuen altxorra eramatera. Liburuz betetako kutxa duela hilabete bat ekarri zuen, geuk liburuak irakurri ahal izateko. “Liburuen Altxorra” Eskola Txikientzako Diputazioak antolatzen duen ekintza bat da. Honen bitartez, eskola txikietako ikasleei erraztasuna eman nahi zaie aurrez aukeratutako liburu egoki batzuk irakurtzeko. Liburuak adinez sailkatuta etortzen dira. Lehen saioan Imanolek kaxako ipuin batzuk ikasleoi irakurtzen dizkigu baina ez liburu osoak. Berak azaltzen digu gaia zein den, pertsonaiak nolakoak diren … eta marrazkiak ere erakusten dizkigu, gu liburuak hartzera animatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.