2014/12/05

Euskararen Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan, urtero egiten dugun bezala. Aurrena 9:30 aldera, jangelan bildu ginen eskola osoa, eta seigarren mailakoak bertso batzuk kantatu zizkiguten. Segidan lelo lehiaketaren irabazlea zein zen esan ziguten Jexus eta IƱaki irakasleek. 5. mailako June eta Idoia izan ziren. June eta Idoiaren leloa honako hau zen: “Euskara gara, bera nora gu hara”. 10:00tan LHko 3. mailatik gorako ikasleok Maiteren gela bildu ginen, eta han herriko lau aiton-amonekin tertulian jardun ginen beren haur garaiko Aiari buruz. Bitartean besteei gurasoek ipuinak kontatu zizkieten. Hauek ziren pertsona horiek: Belen eta Gemma Aurizenea eta Joxemari Lertxundi eta Joxemari Aldai. Gauzak asko kontatu zizkiguten eta bukatzeko Joxemari Lertxundik bertso batzuk kantatu zizkigun. 11:00tan errekreora joan ginen baina pixka bat gehiago egon ginen errekreoan eskolako argia joan zelako. Jarraian, LHko ikasleok euskarazko filma batzuk ikusi genituen. Guk, adibidez, “Aupa Etxebeste”. Arratsaldean, Mihiluze programan ateratzen ziren moduko jolasak egin genituen gure gelan. Jolasak bukatu genituenean, denok frontoian bildu ginen gurasoek prestatutako txokolatea jateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.