Abenduaren
2an, errekreoa bukatu ondoren, Arazi taldeko Nerea izeneko neska bat etorri
zen, gurekin eskulanak egitera. Lehenik eta behin, Nereak esplikatua zigun zer
egin behar genuen. Jarraian, bikoteka jarri eta botilak pintatzen hasi ginen.
Batzuk, elur-panpina aukeratu genuen, besteek pinguinoa… baina pausoz pauso
joan ginen. Hasieran, bi botila beltzez edo zuriz margotu behar ziren.
Margotutakoan, lehortzen utzi genuen. Batzuen botilak lehortu egin ziren baina
beste batzuena ez ziren lehortu eta Nereak denbora hori aprobetxatu zuen guri
zaborraren inguruko gauza batzuk esplikatzeko. Orduan, batzuk segi egin zuten
eta tapa aldea moztu egin zuten. Eskulana ez genuen bukatu denbora faltagatik.
Nahi duenak hemen ditu instrukzioak oporretan etxean egiteko. Agur!!!
OSAGAIAK:
·
BI BOTILA PLASTIKOZKO
·
PINTZELAK
·
PINTURA
·
GURAIZEAK
NOLA EGIN:
1.- Bi botila zuriz pintatu eta
lehortzen utzi.
2.- Mutur aldea moztu.
3.- Behe aldeko biak sartu bestearen
barruan eta itsatsi.
4.-Apaindu koloreak emanez, eta
lehortzen utzi.
ONDO ATERA AL ZAIZU?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.