2014/12/02

Tolosara, txotxongiloak ikustera


2014ko azaroaren 26an 3. 4. 5. eta 6. mailakoak Tolosara joan ginen txotxongiloak ikustera. 9:15etan autobusa hartu genuen Tolosara joateko. Iritsi ginenean auto­busak hango autobus paradan utzi gintuen, eta handik Euskal Herri plazara joan ginen. Plaza hartako arkupetan begirale batzuk zeuden eta bakoitzari pin bana eman ziguten. 
Jarraian, Tolosa herrian barrena oinez abiatu ginen Leidor zinema aretora. Bidean gaztelu baten aztarnak ikusi genituen eta Xebasek azalpen batzuk eman zizkigun. Aretora iritsi ginenean, komunetik pasa eta txotxongilo emanaldia ikusteko prestatu ginen. Aulki batzuetan eseri eta argiak itzali zituzten. 

“La Maleta de Agusti” txotxongilo obra ikusi genuen.  

Handik atera ginenean, Beotibar frontoira joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, hangoek pilota eman ziguten jolasteko eta pilotan ibili ginen. Jarraian bazkaldu egin genuen eta bazkaldu ondoren pilotan ibili ginen.  

14:00. Euskal Herri plazara joan ginen eta hango areto batera sartu ginen. Han Donostiako gerrari buruzko obra ikusi genuen. Berriro ere autobusa hartu eta Aiara joan ginen. Gure ustez bigarrena politagoa zen eta dibertigarriagoa. OSO ONDO PASA GENUEN!!!  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.