Gaur, abenduaren 22an, musika jaialdia izan da gure
gelan. Lehen ebaluazio honetan musika orduetan egin dugun lanaren erakusketa
izan da arratsaldean eskaini duguna. Gu, 4. eta 5. mailakoak 14:00etan musika
gelara joan gara, aurpegia “lehoiez” pintatzera, izan ere, “Lehoi Erregea”
pelikularen kanta bat jo behar baikenuen txirulaz.
Ondoren gure gelara joan gara eta han bildu gara eskolako ia ikasle guztiak. Musikako Leire irakasle laguntzarekin txikienetik handienera hasi gara gure emanaldiak antzezten. Oso pieza politak jo ditugu denok eta baita antzerki motz batzuk egin ere. Bukatu
dugunean, gelaz-gela gure gelatik atera dira eta guk aprobetxatuz gelaren erdiko partea libre zegoela, Xabierrek musika jarri eta diskoteka egin dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.