2015/02/26

Softbolean, Orioko Bate Bizkorrekoekin

Lehengo asteazkenean, martxoaren 25a, 11:30tan berez soinketa genuen, baina monitore batzuk etorri behar zutenez sofbol nolako kirola den guri erakustera, arratsaldean egin genuen saioa beraiekin. 2:30tan Orioko O.B.B taldeko Ainara eta Patxietorri ziren Iñakirekin eta denok frontoira joan ginen. Hasteko berotze ariketa batzuk egin genituen, korrika saio batzuk eta abar. Segidan bi taldetan banatu ginen. Ondoren beraiek kirol horretan nola ibiltzen den azaldu ziguten, eta segituan jokatzen hasi ginen. Bateak aluminiozkoak ziren eta pilota jaurtitzeko kaskoa jantzi behar zen. Pilota hartzeko, berriz, eskularru berezi bat jantzi behar zen. Partida batzuk egin genituen eta asko gustatu zitzaigun. Konturatzerako bukatzeko ordua iritsi zen. Orduan Ainarak esan zigun nahi baldin bagenuen, talde bat txiki bat egiteko Aian eta astean behin, anhi dugun eguna eta orduan beraiek etorriko zirela gu entrenatzera. Azkenean dutxatzera joan ginen. Sofbola asko gustatu zitzaigun.
...

2015/02/19

Nerea, June, Mikel eta Oinatz, 4. eta 5. mailakoak

Javier, 4. maila (euskaraz lehenengo aldian)

Ontzi marroia



Gaur arratsaldean Iñaki irakasleak ontzi marroi bat ekarri digu gelara, eta segidan esplikatu digu hondakin organikoak jasotzeko dela. Zaborrontzi berria eskolako sarreran jarri du eta, hemendik aurrera han egongo da guk egiten ditugun janari hondakinak bertara botatzeko: eroritako zerealak, fruta azalak, bokadilo puskak etabar.

Idoia Fernandez, aurten arraunean hasitako ikaslea

2015/02/16

Inauteriak eskolan

2015eko otsailaren 13an inauteri festa ospatu genuen eskolan. Goizean gelara iritsitakoan, lehen saioan Txanela egin genuen eta 10:15tan frontoira joan ginen entsaio orokorra egitera. 11:00tan hau bukatutakoan errekreoa egin genuen. Honen ostean, bertsolaritza egin genuen Iñaki Gurrutxagarekin. Bertsolaritza klasea bukatu ondoren, gaztelerako orduan Marijorentzako gutuna bukatu genuen eta 13:00tan bazkaltzera joan ginen eta jangelako monitoreak denak mozorrotuta zeuden.

Bazkaldu ondoren, 14:00tan gelara joan ginen mozorrotzera. Jantzi ondoren, eta gelara etorri ziren guraso batzuk lagunduta, neskek ilea kardatu zuten, alegia harrotu laka pixka bat botata. 15:00ak aldera, berritik zehar kalejira txiki bat egin genuen. Frontoira iritsi ginenean, gure gurasoak zeuden itxaroten. han hasi ginen egiten prestatuta geneukan emanaldia: "Denboraren Makina".

Lehen Hezkuntzakoak hasi ginen. 6. mailakoak zientzialariz eta baserritarrez mozorrotu ziren. 4. eta 5. mailakoak, alegia gu, troglodita edo lehen gizakiez. 3. mailakoak egiptoarrez. 2. mailakoak Erdi Aroko zaldun eta printzesez eta 1. mailakoak Chicagoko gansters eta dantzariez.

Jarraian, Haur Hezkuntzakoak atera ziren: 5 urtekoak hippyez, 4 urtekoak Errenazimenduko margolariez eta, azkenik, txikienak etorkizuneko gizakiez. Talde guztiok geneukan dantza bat eta emanaldia bukatzeko eskolako guztiak agurra dantzatu genuen.

Dana amaitu ondoren, Juntako gurasoek txokolatea eta bizkotxoak eskaini zizkiguten. 16:00tan autobusa hartu eta etxera.

 

2015/02/14

2015eko Inauteria

2015/02/12

5. irratsaioa

Angeluak neurtzeko on-lineko ariketak

Kaixo, ikasleok:
Aurreko batean komentatu nizuen bezala, beste fitxa bat ireki dut gure blogean "Estekak" izenekoa. Hemendik aurrera bertan jolas interesgarriak, matematiko ariketak dibertigarriak eta zuentzako webgune egokien estekak edo loturak jarriko dizkizuet, zeuek ezagutu eta ibili zaitezten; hori bai: beti ere gurasoen baimenarekin.
Hasteko, aurreko astean geometria tailerrean angeluak neurtzeko ibili ginen bi ariketen esteka utzi dizkizuet. Probatu eta kontatuko didazue.










klik hemen egin

2015/02/11

Ordenagailu berriak

Gaur, ordenagailu berriak erabili ditugu aurrenengo aldiz. Marijo gure irakasle ohiari gutun bat idazteko erabili ditugu, bihar bere urteak direlako. Ekipo berri hauek duela hiru aste ekarri zituen teknikari batek eta gure gelako “Eskola 2.0”-ko kutxan sartu zituen. Guztira 17 ordenagailu dira, Toshiba markakoak eta oso azkarrak direla iruditu zaigu. 

Inauterietako entsaioa

Gaur, asteazkena, arratsaldean musika gelara joan gara inauterietarako entsaioa egitera.
Lehenengo eskola osoak egingo duen dantza entsaiatu dugu eta, ondoren, gure gelakoek egingo duguna.

Hasteko eskola osoarekin egingo dugun aurresku moduko dantza bat entsaiatu dugu eta bukatzeko, berriz, gure gelakoek egingo dugun dantza. 
Guk egingo dugun dantzan hasieran koreografia bat egiten dugu, sua pizten saiatzen  bezala, alegia gizaki prehistorikoak sua pizten asmatu zuten momentua.
Ea ostiralean dena ondo ateratzen zaigun.

2015/02/06

Aia zuri-zuri!

Gaur goizean gelan geudenean leihotik begiratu eta elurra ari zuela ikusi dugu. Errekreoa iritsi denean irakasleek ez digute elurretan ibiltzen utzi eta zuzenean frontoira joan behar izan dugu. Errekreo ondoren Xabierrek esan digu argazki batzuk atera nahi zizkigula elurretan. Orduan, berokiak hartu eta eskola ondoko haur parkera joan gara. Han Xabierrek argazkiak atera dizkigu.
Guk esan diogu polita izango zela elurrezko panpin bat egin eta berarekin argazkiak ateratzea, baina tarte horretan batzuk elur-bolak botatzen hasi dira eta irakasleak gelara joateko agindu digu. Gelan sartu garenean, nola bertsolaritza tokatzen zitzaigun, bertso batzuk egiten aritu gara elurrari buruz.


2015/02/05

Matematika tailerrean jo eta su

...

2015/02/04

Inauteriak prestatzen



Datorren Otsailaren 13an, ostirala, inauteriak ospatuko ditugu eskolan. Aurtengo gaia “denboraren makina” izango da eta, horrela, gelatan gai desberdinez edo aro desberdinez jantziko gara:  HHko 2 eta 3 urtekoak etorkizuneko gizakiez, 4 urtekoak margolariz, 5 urtekoak hyppiz, Hko 1. mailakoak 1920ko Chicago herriaz, 2. mailakoak erdi aroaz, 3. mailakoak egiptiarrez, 4 eta 5.mailakoak, alegia gu,  lehen-gizakiaz eta, azkenik, 6. mailakoak zientzialari eroez. 

Gure mozorroa leopardo azala imitatzen duen oihalarekin egingo dugu. Lehengoan Marije andereñoak ekarri zigun Zarauztik danontzat, eta Xabierrek banatu zigun bakoitzari oihal puska bat etxean mozorroa egiteko.
Egun horretan egingo dugun dantza oso sinplea eta erraza da, baina oso egokia saiorako.
Gelan jada lanean hasita gaude eta antzezlaneko atzeko planoa eta mamutaren maskara pintatu ditugu. Etxeetan ere jantziak egiteko martxan jarri gara.

Santa Ageda bertan behera

Gaur, otsailaren 4a, Santa Agedaren bezpera da. Urtero bezala, eskolako guztiok kantari atera behar genuen herriko auzoetara. Gure gelakook Andatzara joan behar genuen eta beste batzuk beste lekuetara. Baina atzo oso eguraldi txarra egin zuen, eta irakasleek ikusita gaurkorako oraindik eguraldi okerragoa emanda zegoela, eskea bertan behera uztea erabaki zuten. Horren ordez, gaur klase normalak egin ditugu, baina ikasle guztiak ez dira etorri, hogeitik bakarrik hamalau etorri gara.
HHko 5, 4 eta 3 urtekoek, gauza polit bat egin dute: eskola osoan gelaz gela kantari aritu dira makila eta guzti. Azkenean espero zena baino eguraldi hobea egin du, elurra gutxi-gutxi egin du eta.