
Gaur goizean gelan geudenean leihotik begiratu eta elurra ari zuela ikusi dugu. Errekreoa iritsi denean irakasleek ez digute elurretan ibiltzen utzi eta zuzenean frontoira joan behar izan dugu. Errekreo ondoren Xabierrek esan digu argazki batzuk atera nahi zizkigula elurretan. Orduan, berokiak hartu eta eskola ondoko haur parkera joan gara. Han Xabierrek argazkiak atera dizkigu.
Guk esan diogu polita izango zela elurrezko panpin bat egin eta berarekin argazkiak ateratzea, baina tarte horretan batzuk elur-bolak botatzen hasi dira eta irakasleak gelara joateko agindu digu. Gelan sartu garenean, nola bertsolaritza tokatzen zitzaigun, bertso batzuk egiten aritu gara elurrari buruz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.