2015/02/16

Inauteriak eskolan

2015eko otsailaren 13an inauteri festa ospatu genuen eskolan. Goizean gelara iritsitakoan, lehen saioan Txanela egin genuen eta 10:15tan frontoira joan ginen entsaio orokorra egitera. 11:00tan hau bukatutakoan errekreoa egin genuen. Honen ostean, bertsolaritza egin genuen IƱaki Gurrutxagarekin. Bertsolaritza klasea bukatu ondoren, gaztelerako orduan Marijorentzako gutuna bukatu genuen eta 13:00tan bazkaltzera joan ginen eta jangelako monitoreak denak mozorrotuta zeuden.

Bazkaldu ondoren, 14:00tan gelara joan ginen mozorrotzera. Jantzi ondoren, eta gelara etorri ziren guraso batzuk lagunduta, neskek ilea kardatu zuten, alegia harrotu laka pixka bat botata. 15:00ak aldera, berritik zehar kalejira txiki bat egin genuen. Frontoira iritsi ginenean, gure gurasoak zeuden itxaroten. han hasi ginen egiten prestatuta geneukan emanaldia: "Denboraren Makina".

Lehen Hezkuntzakoak hasi ginen. 6. mailakoak zientzialariz eta baserritarrez mozorrotu ziren. 4. eta 5. mailakoak, alegia gu, troglodita edo lehen gizakiez. 3. mailakoak egiptoarrez. 2. mailakoak Erdi Aroko zaldun eta printzesez eta 1. mailakoak Chicagoko gansters eta dantzariez.

Jarraian, Haur Hezkuntzakoak atera ziren: 5 urtekoak hippyez, 4 urtekoak Errenazimenduko margolariez eta, azkenik, txikienak etorkizuneko gizakiez. Talde guztiok geneukan dantza bat eta emanaldia bukatzeko eskolako guztiak agurra dantzatu genuen.

Dana amaitu ondoren, Juntako gurasoek txokolatea eta bizkotxoak eskaini zizkiguten. 16:00tan autobusa hartu eta etxera.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.