...
2015/02/26
Softbolean, Orioko Bate Bizkorrekoekin
Lehengo asteazkenean, martxoaren 25a, 11:30tan berez soinketa genuen, baina monitore batzuk etorri behar zutenez sofbol nolako kirola den guri erakustera, arratsaldean egin genuen saioa beraiekin.
2:30tan Orioko O.B.B taldeko Ainara eta Patxietorri ziren IƱakirekin eta denok frontoira joan ginen.
Hasteko berotze ariketa batzuk egin genituen, korrika saio batzuk eta abar. Segidan bi taldetan banatu ginen. Ondoren beraiek kirol horretan nola ibiltzen den azaldu ziguten, eta segituan jokatzen hasi ginen. Bateak aluminiozkoak ziren eta pilota jaurtitzeko kaskoa jantzi behar zen. Pilota hartzeko, berriz, eskularru berezi bat jantzi behar zen. Partida batzuk egin genituen eta asko gustatu zitzaigun.
Konturatzerako bukatzeko ordua iritsi zen. Orduan Ainarak esan zigun nahi baldin bagenuen, talde bat txiki bat egiteko Aian eta astean behin, anhi dugun eguna eta orduan beraiek etorriko zirela gu entrenatzera. Azkenean dutxatzera joan ginen. Sofbola asko gustatu zitzaigun.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.