...
Lehengo ostiralean, otsailaren 27an, arratsaldeko 3etan Eneko Sanz etorri zen gure gelara. Eneko, Aiako gaztelekuko arduraduna izateaz aparte, historialaria ere bada. Horregatik Aian Gerra Zibila nola izan zen kontatzera etorri zen, liburu bat egiten ari delako horri buruz.
Berak kontatu zigun 1936an Aiako alkateak Gabino Alustiza izena zuela. Gerrakoak Aian irailaren 20an sartu ziren eta aurreneko lana udaletxera joatea izan zen eta bertako idazkaria jipoitzea. Gabino hor ez zegoela konturatu zirenean berari esan zioten hurrengo egunean udaletxean egon behako zuela. Alkateak ez zuen uste berari ezer egingo ziotenik eta bera joan egin zen. Elkartu zirenean, Gabino hartu eta Donostiako Ondarretan zegoen kartzelara eraman zuten. Garai haietan kartzelan zeudenei beren familiakoek eraman behar izaten zietek janaria bertan ez zietelako jatekorik ematen. Alaba bat joaten zen egunero aitarengana. Egun batean Gabinoren alaba kartzelara joan zenean, bart gauean bide batean libre utzi zutela esan zioten. Bila eta bila, familiak 10 urtetan ez zuen ezer jakin berari buruz. Handik hamar urtera Hernaniko kanposantuan topatu zuten bere gorputza. Bere alboan Aitzol Tolosako apaiza eta idazlea zegoen enterratuta.
Hori da kontatutako historia. Honetaz aparte, Enekok beste gauza asko kontatu zizkigun baina horiek guztiak gogoratzea zaila da.
Oso gustura egon ginen berari entzuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.