2015/03/31

Ainhize Orbegozo Albizu

Kaixo, ni Ainhize Orbegozo naiz, 11urte ditut eta 5. mailan nago. Aiako Iruretaegian auzoan  bizi naiz eta gure baserriak Iruretagoena izena du. Ni amarekin, aitarekin bi anaiekin eta arreba batekin bizi naiz.

Kolorerik gustukoena urdina da eta animaliarik gustukoena, berriz, txakurra. Janaririk gustukoena txuleta dut. Programarik gogokoenak asko ditut: “Gu ta gutarrak”, “Goenkale”, “La que se avecina”… Nire zaletasuna pala da eta palan ibiltzen naiz. Pilota eta futbola ere gustatzen zaizkit eta pilotaririk gustukoena Aimar Olaizola da. Futbol talderik gustukoena Real Sociedad da eta jokalaririk gustukoena, ordea, Vela.

Agur, espero dut nire aurkezpena gustatu izana. Hurrengo arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.