2015/03/12

Goenkaleko "Sabin" gure gelan

...



Gaur arratsaldean, 15:00tan Eriz Alberdi, Goenkaleko aktorea, gure gelara etorri da elkarrizketa bat egitera. Gelako Idoia, Uxue, Joane eta Ainhizek egin diote. Berez goizean egin behar zioten proiektuko tailerraren barruan, baina esan zien ezin zuela ordu horretan eta arratsalderako utzi dute. Hasieran galdera pertsonalak egin dizkiote, datuak, zaletasunak, gustuko gauzak... Erizek kontatu esan digu txakur bat daukala berarekin bizi dena, eta kanpora joan behar duenean grabatzera, Aiako Manterola txakur-hotelean uzten duela. Hauen ondoren bere lanari buruz galdetu diote, batez ere Goenkale serieari buruz. Erizek gauza asko kontatu dizkigu, adibidez, esan digu Goenkale noiz bukatuko den, abenduan, Esan digu Goenkaleko Axun ez dela bere ama benetan eta ere ez dela telebistan ematen duen bezain zaharra, orain 50 urte bakarrik dituela. Goenkale bukatu ondoren beste serie bat hasiko da 50. hamarkadari buruzkoa. Berak antzerki asko egiten du, eta hori da gehien gustatzen zaion lan mota, telebista eta zinea baino gehiago. Elkarrizketarekin bukatu dutenean, eta orduan denetik hitz egin dugu berarekin. Ia 16.00ak arte egon da gurekin. Despedida moduan kalera atera eta eskola aurrean argazki batzuk atera ditugu, aurrena gelako guztiokin eta gero elkarrizketa egin dioten ikasleekin. Oso ondo pasa dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.