"Bidebietako atetik sartu da Korrika 19 Donostian, 8:33an, hiriko kaleak lau orduz zeharkatzeko prest. Balentin Merino bidebietarrak erosi du Donostiako lehen kilometroa, baina berak nahiago izan du pankarta atzean korrika egin, bere biloba Isanek eta Marenek lekukoa har zezaten. Aiatik etorri da familia Merino bisitatzeko, eta berarekin batera Donostiako lehen metroak korrika egiteko. “Urteak damarazkit euskara ikasten euskaltegian, baina asko kostata ari naiz. Euskararekin ezin dudanez, nire ekarria egin nahi izan dut lekukoa erosita, ez baita lehen aldia”, adierazi du Merinok, bere bilobek lekukoa hartu baino minutu batzuk lehenago. Ziur bere emaztea gogoan izan duela; harek, bai, euskaraz egiten zuen etxean."
Irutxuloko Hitzatik hartuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.