Izaki bizidunen antzera, hizkuntzek ere arnas hartu behar izaten dute bizirik iraungo badute. Baina… zein dira hizkuntza baten birikak? Hizkuntzek presentzia handia duten guneetan hartzen dute arnas, lasai asko eta normaltasun osoz erabiltzen den tokietan, hala nola Aia eta Orio bezalako herrietan.
Lehengo larunbatean, martxoaren 28an, oriotar talde bat joan ginen
Agurainera (Salvatierra, Araba) KORRIKAn parte hartzera. Orion 7:15tan autobusa
hartu eta goiz-pasa egin genuen hango lagunekin. Agurain bezalako herrietan euskaraz bizitzea ez da batere kontu erraza:
gaztelera erabat nagusitzen denez, borondate eta gogo bizia behar izaten du
jendeak euskarari eusteko.
Gure bisitarekin euren ahalegin txalogarria aitortu nahi izan genien bertako euskaltzaleei eta, bide batez, argi utzi Aia eta Orio bezalako
herri euskaldun petoetan bizi garenok ardura berezia dugula euskarak arnas hartzen jarrai dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.