2015/02/11

Ordenagailu berriak

Gaur, ordenagailu berriak erabili ditugu aurrenengo aldiz. Marijo gure irakasle ohiari gutun bat idazteko erabili ditugu, bihar bere urteak direlako. Ekipo berri hauek duela hiru aste ekarri zituen teknikari batek eta gure gelako “Eskola 2.0”-ko kutxan sartu zituen. Guztira 17 ordenagailu dira, Toshiba markakoak eta oso azkarrak direla iruditu zaigu. 
Xabierrek esan digu hemendik aurrera asko erabiliko ditugula lanak idazteko eta interneten informazioa bilatzeko. Gaur ez gara ondoegi moldatu ez gaudelako ohituta teklatu txiki horietan idazten, normalean informatika gelako ekipo handietan ibiltzen gara eta, baina jarriko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.