Santa Ageda bertan behera
Gaur, otsailaren 4a, Santa Agedaren bezpera da. Urtero bezala, eskolako guztiok kantari atera behar genuen herriko auzoetara. Gure gelakook Andatzara joan behar genuen eta beste batzuk beste lekuetara.
Baina atzo oso eguraldi txarra egin zuen, eta irakasleek ikusita gaurkorako oraindik eguraldi okerragoa emanda zegoela, eskea bertan behera uztea erabaki zuten. Horren ordez, gaur klase normalak egin ditugu, baina ikasle guztiak ez dira etorri, hogeitik bakarrik hamalau etorri gara.
HHko 5, 4 eta 3 urtekoek, gauza polit bat egin dute: eskola osoan gelaz gela kantari aritu dira makila eta guzti. Azkenean espero zena baino eguraldi hobea egin du, elurra gutxi-gutxi egin du eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.