Nire zaletasuna hau da :euskal dantza egitea. Nire ekipo gustukoena Erreala da. Nire animalia gustukoena katuak eta behiak dira, eta janaririk gustukoena, berriz, txuleta da.
2015/03/31
Ainara Uzkudun Zubeldia
Nire zaletasuna hau da :euskal dantza egitea. Nire ekipo gustukoena Erreala da. Nire animalia gustukoena katuak eta behiak dira, eta janaririk gustukoena, berriz, txuleta da.
Olaia Orbegozo Albizu
Kaixo, ni Olaia Orbegozo naiz, 11 urte ditut eta 5.mailan nago. Aiako Iruretaegia auzoan bizi naiz eta gure baserriak Iruretagoena izena du.
Nire zaletasunak palan ibiltzea da eta palan ibiltzen naiz. Pilota eta futbola ere gustatzen zaizkit eta pilotako pilotaririk gustukoena Aimar Olaizola dut. Futboleko talderik gustukoena Erreala da eta jokalaririk gustukoena, berriz, Carlos Vela eta Agirretxea dira. Kolorerik gustukoena urdina dut eta animaliarik gustukoena, aldiz, txakurra da. Nire janari gustukoena txuleta da.
Julen Orbegozo Albizu
Nire kirolik
gustukoena pilota da, eta nire pilotaririk gustukoena, berriz, Rezusta da. Futbola
ere gustatzen zait, eta nire ekiporik gustukoena Erreala da, eta jokalaririk gogokoena, aldiz, Xabi Prieto. Niretzat kolorerik politena gorria da.Animaliarik
gustukoenak behiak eta ardiak ditut.
Beno, orain gehiago
ezagutzen nauzu. Nahi baduzu gure bloga bisitatu eta iruzkinak idatzi.
Aio, Pelaio!
Ainhize Orbegozo Albizu
Agur, espero dut nire aurkezpena gustatu izana. Hurrengo arte.
Mikel Lertxundi Zabala
Zaletasun ugari dauzkat adibidez, marraztea baina futbola, aldiz, ez zait gustatzen. Nire gurasoekin bizi naiz baita nire bi anaiarrebekin Lorena eta Inaki izenekoak.
Uxue Izeta Querejeta
Aiako auzo
batean bizi naiz, Andatza, amarekin, aitarekin eta nire anaia Eñautekin. Nik
etxean katu bat daukat, Pitxitxi izena du.
Nire
zaletasunak, hauek dira: Palan ibili eta
euskal dantzak egitea dira.
Nire
janaririk gustukoena: makarroiak, pizza eta kostila da, eta kolorerik
gustukoena, aldiz, horia eta urdina dira.
Nire
denbora librean tabletarekin ibiltzen naiz eta lagunekin ere jolasten
naiz.
Eider Gorriti Alkain
Nire zaletasunak
hauek dira: palan ibiltzea, futbolean ibiltzea, patinekin ibiltzea…
Nire programarik
gustukoena “Gu ta gutarrak”da. Nire janaririk gustukoena arrautza frijitua
patatekin da, eta kolorerik gustukoena, berriz, gorria da.
Agur, espero dut nire
aurkezpena gustatzea.
Alaitz Garcia Ruilope
Kaixo, ni Alaitz Garcia
naiz 10 urte ditu eta 5mailan nago. Txinan jaio nintzen eta aurten Aiara etorri
naiz Arabako Etura izeneko herri txiki batetik. Ekainaren 16an urteak egiten
ditut. Nire familiakin bizi naiz aita, ama, Nerea ahizpa, eta Inhar anaiarekin.
Ez daukat zaletasun
berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da. Janari gustukoena pizza da.
Idoia Fernandez Lazkano
Kaixo, ni Idoia Fernandez naiz, 10
urte ditut, 5.mailan nago, eta Aian bizi naiz nire gurasoekin eta bi ahizpekin.
Isane Esteberena Merino
Kaixo, Isane naiz, 10 urte
ditut eta Aian bizi naiz. 5.mailan nago. Etxean
aita, ama eta ahizparekin bizi naiz, baina nire amona ere batzuetan etortzen da
gurekin egotera.
Nire zaletasunak asko dira baina
gehiena kirolak, adibidez saskibaloia, arrauna eta futbola dira. Nire animali
gustukoena pantera da. Aurkezpen hau gure blogerako da eta espero dut bloga
bisitatzen baduzu asko gustatzea. Blogean ez da nire aurkezpena bakarrik egongo,
nire lagunena ere bai. Nahi baduzu, iruzkin bat jarri ea gustatu zaizuen ala
ez.
AGUR ETA HURRENGORA ARTE
June Azpiroz Arruti
Nire zaletasunak futbola, saskibaloia eta pala dira. Nire ekiporik gogokoena Erreala da.
Nire programarik gustukoena “Gu ta gutarrak” da, eta animaliarik gogokoena, aldiz, hamsterra da.
Agur, espero dut nire aurkezpena gustatu izana.
Oinatz Arruti Goñez
Nire zaletasunak txisteak kontatzea, futbola
eta saskibaloia dira. Txiste alorrean Florentino "Flo" dut gustukoen. Futbol alorrean
Antonie Griezmann gustatzen zait, eta azkenik, saskibaloi alorrean David Doblas
da gehien gustatzen zaidan jokalaria
Nire telebista saio gustukoena: Hawaii 5.0 da.
ETA HORRELAKOA NAIZ NI !!!!!!
Joane Aiertza Azpiroz
Kaixo , ni Joane Aiertza naiz, 10
urte ditut eta 5. mailan nago. Aian bizi naiz gurasoekin.
Nire kirolik gustukoenak hauexek
dira: futbola, eskubaloia, saskibaloia eta pala. Zaletasunak, berriz, lagunekin
egotea eta irakurtzea dira. Nire futboleko ekiporik gustukoena Erreala da eta
jokalarietatik Carlos Vela. Nire saskibaloiko ekiporik gogokoena Laboral Kutxa
da.
Kolorerik gogokoena urdina da eta
animaliarik gustukoena txakurra da.
Janarietan, aldiz, arrautza prejitua
patatekin.
Itsaso Salegi Agirre
Kaixo, ni Itsaso Salegi
naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Aiako Olasko-Azpi baserrian bizi naiz
ama, aita, amona eta ahizparekin.
Nire zaletasunak Hauek dira: pala, futbola… Futboleko talderik
gustukoena Erreala da. Kolorerik gustukoena
urdina dut. Animaliarik gustukoena txerria, eta gehien-gehien gustatzen zaidan janaria
txuleta patatakin da.
Nahikari Eizagirre Urreizti
Kaixo, ni Nahikari
Eizagirre naiz 10 urte ditut eta Aian
bizi naiz.
Ni neguan jaio nintzen, martxoak 18an hain zuzen ere. Ni aurten LH-ko 4. mailan nago.
Nire zaletasunak hauexek dira: futbola, pala eta surfa. Nire
animaliarik gustukoena hamsterra da eta janaririk gustukoena Mikelek, hau da,
nire aitak, goizean gosaltzeko prestatzen dizkidan opilak.
Javier Cabanillas Alvarez
Kaixo: ni Javier Cabanillas naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Azaroaren 30ean urteak egiten ditut.
Donostian jaio nintzen baina denbora gehiena Caceresen pasa dut nire familia hara joan zelako. Iaz etorri ginen Aiara bizitzera. etxean lau gara, ama, aita, nire arreba eta ni.
Kirolak asko gustatatzen zaizkit eta horietatik gehien gustatzen zaidan kirola saskibaloia da.
Ez daukat zaletasun berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da, eta janaririk gustukoena, berriz, txistorra.
Aio!
Donostian jaio nintzen baina denbora gehiena Caceresen pasa dut nire familia hara joan zelako. Iaz etorri ginen Aiara bizitzera. etxean lau gara, ama, aita, nire arreba eta ni.
Kirolak asko gustatatzen zaizkit eta horietatik gehien gustatzen zaidan kirola saskibaloia da.
Ez daukat zaletasun berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da, eta janaririk gustukoena, berriz, txistorra.
Aio!
Suhar Beraza Otegi
Kaixo,
ni Suhar naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Azaroaren 18an 10 urte egingo
ditut. Aian bizi naiz nire ama eta nire ahizparekin. Nire aita Teruelen bizi
denez, berarengana ere joaten naiz.
Nire
zaletasunak futbola, pala eta eskubaloia dira, eta nire futboleko talderik
gustukoena Real Sociedad eta Atletico de Madrid dira, Nire animaliarik
gustukoena, berriz, pantera eta azeria dira.
Nerea Cubero Arrillaga
Ni Nerea Cubero naiz eta hamar urte
ditut. Ni Aian bizi naiz eta Lardizabal Herri eskolan ikasten dut 4. Mailan.
Janari gustukoenak txuleta eta kostila ditut, eta nire animaliarik gustukoenak, berriz, txakurrak dira.
Maitane Iturain Iturrioz
2015/03/30
KORRIKAren alde Agurainen
Izaki bizidunen antzera, hizkuntzek ere arnas hartu behar izaten dute bizirik iraungo badute. Baina… zein dira hizkuntza baten birikak? Hizkuntzek presentzia handia duten guneetan hartzen dute arnas, lasai asko eta normaltasun osoz erabiltzen den tokietan, hala nola Aia eta Orio bezalako herrietan.
Lehengo larunbatean, martxoaren 28an, oriotar talde bat joan ginen
Agurainera (Salvatierra, Araba) KORRIKAn parte hartzera. Orion 7:15tan autobusa
hartu eta goiz-pasa egin genuen hango lagunekin. Agurain bezalako herrietan euskaraz bizitzea ez da batere kontu erraza:
gaztelera erabat nagusitzen denez, borondate eta gogo bizia behar izaten du
jendeak euskarari eusteko.
Gure bisitarekin euren ahalegin txalogarria aitortu nahi izan genien bertako euskaltzaleei eta, bide batez, argi utzi Aia eta Orio bezalako
herri euskaldun petoetan bizi garenok ardura berezia dugula euskarak arnas hartzen jarrai dezan.
2015/03/23
Isanek lekukoa eraman zuen Korrika Donostian sartzean

Irutxuloko Hitzatik hartuta
2015/03/13
2015/03/12
Goenkaleko "Sabin" gure gelan
...
Gaur arratsaldean, 15:00tan Eriz Alberdi, Goenkaleko aktorea, gure gelara etorri da elkarrizketa bat egitera. Gelako Idoia, Uxue, Joane eta Ainhizek egin diote. Berez goizean egin behar zioten proiektuko tailerraren barruan, baina esan zien ezin zuela ordu horretan eta arratsalderako utzi dute.
Hasieran galdera pertsonalak egin dizkiote, datuak, zaletasunak, gustuko gauzak... Erizek kontatu esan digu txakur bat daukala berarekin bizi dena, eta kanpora joan behar duenean grabatzera, Aiako Manterola txakur-hotelean uzten duela.
Hauen ondoren bere lanari buruz galdetu diote, batez ere Goenkale serieari buruz. Erizek gauza asko kontatu dizkigu, adibidez, esan digu Goenkale noiz bukatuko den, abenduan, Esan digu Goenkaleko Axun ez dela bere ama benetan eta ere ez dela telebistan ematen duen bezain zaharra, orain 50 urte bakarrik dituela. Goenkale bukatu ondoren beste serie bat hasiko da 50. hamarkadari buruzkoa.
Berak antzerki asko egiten du, eta hori da gehien gustatzen zaion lan mota, telebista eta zinea baino gehiago.
Elkarrizketarekin bukatu dutenean, eta orduan denetik hitz egin dugu berarekin. Ia 16.00ak arte egon da gurekin. Despedida moduan kalera atera eta eskola aurrean argazki batzuk atera ditugu, aurrena gelako guztiokin eta gero elkarrizketa egin dioten ikasleekin.
Oso ondo pasa dugu.
2015/03/02
Gerra Zibila Aian
...
Lehengo ostiralean, otsailaren 27an, arratsaldeko 3etan Eneko Sanz etorri zen gure gelara. Eneko, Aiako gaztelekuko arduraduna izateaz aparte, historialaria ere bada. Horregatik Aian Gerra Zibila nola izan zen kontatzera etorri zen, liburu bat egiten ari delako horri buruz.
Berak kontatu zigun 1936an Aiako alkateak Gabino Alustiza izena zuela. Gerrakoak Aian irailaren 20an sartu ziren eta aurreneko lana udaletxera joatea izan zen eta bertako idazkaria jipoitzea. Gabino hor ez zegoela konturatu zirenean berari esan zioten hurrengo egunean udaletxean egon behako zuela. Alkateak ez zuen uste berari ezer egingo ziotenik eta bera joan egin zen. Elkartu zirenean, Gabino hartu eta Donostiako Ondarretan zegoen kartzelara eraman zuten. Garai haietan kartzelan zeudenei beren familiakoek eraman behar izaten zietek janaria bertan ez zietelako jatekorik ematen. Alaba bat joaten zen egunero aitarengana. Egun batean Gabinoren alaba kartzelara joan zenean, bart gauean bide batean libre utzi zutela esan zioten. Bila eta bila, familiak 10 urtetan ez zuen ezer jakin berari buruz. Handik hamar urtera Hernaniko kanposantuan topatu zuten bere gorputza. Bere alboan Aitzol Tolosako apaiza eta idazlea zegoen enterratuta.
Hori da kontatutako historia. Honetaz aparte, Enekok beste gauza asko kontatu zizkigun baina horiek guztiak gogoratzea zaila da.
Oso gustura egon ginen berari entzuten.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)