2014/12/22
Musika emanaldia
Gaur, abenduaren 22an, musika jaialdia izan da gure
gelan. Lehen ebaluazio honetan musika orduetan egin dugun lanaren erakusketa
izan da arratsaldean eskaini duguna. Gu, 4. eta 5. mailakoak 14:00etan musika
gelara joan gara, aurpegia “lehoiez” pintatzera, izan ere, “Lehoi Erregea”
pelikularen kanta bat jo behar baikenuen txirulaz.
Ondoren gure gelara joan gara eta han bildu gara eskolako ia ikasle guztiak. Musikako Leire irakasle laguntzarekin txikienetik handienera hasi gara gure emanaldiak antzezten. Oso pieza politak jo ditugu denok eta baita antzerki motz batzuk egin ere. Bukatu
dugunean, gelaz-gela gure gelatik atera dira eta guk aprobetxatuz gelaren erdiko partea libre zegoela, Xabierrek musika jarri eta diskoteka egin dugu.
2014/12/19
2014/12/18
2014/12/11
2014/12/09
Liburuen Altxorra

2014/12/08
Birziklaketa Tailerra
Abenduaren
2an, errekreoa bukatu ondoren, Arazi taldeko Nerea izeneko neska bat etorri
zen, gurekin eskulanak egitera. Lehenik eta behin, Nereak esplikatua zigun zer
egin behar genuen. Jarraian, bikoteka jarri eta botilak pintatzen hasi ginen.
Batzuk, elur-panpina aukeratu genuen, besteek pinguinoa… baina pausoz pauso
joan ginen. Hasieran, bi botila beltzez edo zuriz margotu behar ziren.
Margotutakoan, lehortzen utzi genuen. Batzuen botilak lehortu egin ziren baina
beste batzuena ez ziren lehortu eta Nereak denbora hori aprobetxatu zuen guri
zaborraren inguruko gauza batzuk esplikatzeko. Orduan, batzuk segi egin zuten
eta tapa aldea moztu egin zuten. Eskulana ez genuen bukatu denbora faltagatik.
Nahi duenak hemen ditu instrukzioak oporretan etxean egiteko. Agur!!!
OSAGAIAK:
·
BI BOTILA PLASTIKOZKO
·
PINTZELAK
·
PINTURA
·
GURAIZEAK
NOLA EGIN:
1.- Bi botila zuriz pintatu eta
lehortzen utzi.
2.- Mutur aldea moztu.
3.- Behe aldeko biak sartu bestearen
barruan eta itsatsi.
4.-Apaindu koloreak emanez, eta
lehortzen utzi.
ONDO ATERA AL ZAIZU?
2014/12/05
Euskararen Eguna
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan, urtero egiten dugun bezala. Aurrena 9:30 aldera, jangelan bildu ginen eskola osoa, eta seigarren mailakoak bertso batzuk kantatu zizkiguten. Segidan lelo lehiaketaren irabazlea zein zen esan ziguten Jexus eta Iñaki irakasleek. 5. mailako June eta Idoia izan ziren. June eta Idoiaren leloa honako hau zen: “Euskara gara, bera nora gu hara”. 10:00tan LHko 3. mailatik gorako ikasleok Maiteren gela bildu ginen, eta han herriko lau aiton-amonekin tertulian jardun ginen beren haur garaiko Aiari buruz. Bitartean besteei gurasoek ipuinak kontatu zizkieten. Hauek ziren pertsona horiek: Belen eta Gemma Aurizenea eta Joxemari Lertxundi eta Joxemari Aldai. Gauzak asko kontatu zizkiguten eta bukatzeko Joxemari Lertxundik bertso batzuk kantatu zizkigun. 11:00tan errekreora joan ginen baina pixka bat gehiago egon ginen errekreoan eskolako argia joan zelako. Jarraian, LHko ikasleok euskarazko filma batzuk ikusi genituen. Guk, adibidez, “Aupa Etxebeste”. Arratsaldean, Mihiluze programan ateratzen ziren moduko jolasak egin genituen gure gelan. Jolasak bukatu genituenean, denok frontoian bildu ginen gurasoek prestatutako txokolatea jateko.
2014/12/04
2014/12/02
Tolosara, txotxongiloak ikustera


“La Maleta de Agusti” txotxongilo obra ikusi genuen.
Handik atera ginenean, Beotibar frontoira joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, hangoek pilota eman ziguten jolasteko eta pilotan ibili ginen. Jarraian bazkaldu egin genuen eta bazkaldu ondoren pilotan ibili ginen.
14:00. Euskal Herri plazara joan ginen eta hango areto batera sartu ginen. Han Donostiako gerrari buruzko obra ikusi genuen. Berriro ere autobusa hartu eta Aiara joan ginen. Gure ustez bigarrena politagoa zen eta dibertigarriagoa. OSO ONDO PASA GENUEN!!!
2014/11/28
2014/11/27
2014/11/21
KARKARA aldizkarian idazle

Lehengo urtean
Orioko bi eskoletako eta Aiako ikasleok han parte hartzen hasi ginen gure
gauzak kontatzen. Iraileko alean guk parte hartu genuen, eta gure albistean
kurtso hasierari buruz idatzi genuen.
Hilean behin eskola bakoitzak albiste txiki bat idatzi behar izaten du
bere argazkirekin eta horretaz aparte, hiru hilabetez behin iritzi zutabe bat
ere idatzi behar izaten dugu. LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleok gara txandako
albistea eta iritzi zutabea idazten ditugunok.
2014/11/20
Aireak pisatzen al du?
Osteguneko tailerretan pisua magnitudea ari gara lantzen. Arratsaldean Xabierrekin horrekin jarraitu dugu.
Aireak pisatzen duen ala ez ikusteko esperientzia txiki hau egin dugu gelan:
MATERIALA:
EGIN DUGUNA:
ONDORIOAK:
Gutxi izan bada ere, 3 gramo, egiaztatu dugu gauza guztiek bezala aireak ere pisua daukala.
Aireak pisatzen duen ala ez ikusteko esperientzia txiki hau egin dugu gelan:
MATERIALA:
- Balantza elektronikoa
- Baloia
- Puzgailua

- Baloi hutsik dagoela pisatu egin dugu. Bere pisua 180 g-koa izan da balantzan.
- Puzgailuaren bitartez baloia ahal den gehiena puzten saiatu gara. Horretarako lau gelakide jardun dira txandakatuz.
- Baloia ondo-ondo puztu ondoren, pisatu egin dugu, eta 183 g eman ditu balantzan.

ONDORIOAK:
Gutxi izan bada ere, 3 gramo, egiaztatu dugu gauza guztiek bezala aireak ere pisua daukala.
Itsaso
2014/11/18
Zientzia museoa eta Txuri-Urdin-eko irteera


Jarraian beheko
pisura joan gara eta han hainbat jolas zeuden, eta niri gehien gustatu zaidana
hau zen: 7000 iltzeko ohean etzatea eta 200kg-ko harria jasotzea.

Azkenik,
planetarium ikustera joan gara Amaiaren laguntzaz. Hainbat gauza ikusi ditugu:
konstelazioak, lurraren mugimenduak etab.
Handik atera
garenean motxilak hartu eta kanpoan hamaiketakoa jan dugu. Hamaiketakoa jan
ondoren, mantso-mantso abiatu gara Txuri-urdinera. Anoetako estadioa eta Txuri-urdinaren
aldameneko
parkera iritsi garenean bazkaldu egin dugu. Bazkal ondoren skate parkera joan
gara jolastera. 14:00etan barrura sartu gara eta patinak eta kaskoa hartu eta
aldageletara joan gara janztera. Han bi monitore ezagutu ditugu Oihana eta
Lorena. Pistara sartu garenean pixka bat ibili eta jolas batzuk egin ditugu,
adibidez: armiarma jolasa, penalti txute gol etab. Joko guztiak egin ondoren
diskoteka jarri digute. 15:15etan pistatik atera ondoren, aldageletara joan
gara. Denok aldatu ondoren patinak eta kaskoa uzi ditugu, beren lekuan.
Oso ondo pasa dut!
Berriz ere joango nintzateke!!
Ainhize Orbegozo
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)