2015/12/22
2015/12/19
2015/12/18
2015/12/14
2015/12/09
2015/12/07
IANIRE-ren BIXITA
Aurreko asteartean, abenduaren 1ean, Ianire, Gu eta Gutarrak programakoa, gure eskolara elkarrizketa bat egitera etorri zen.
5 eta 6.mailakoekin egon zen eta oso gustora aritu ginen. Elkarrizketaren ondoren, parkera jeitsi ginen eta argazki bat atera genuen denak elkarrekin. Berehala elkarrizketa blogean zintzilikatuko dugu.
2015/12/03
2015/12/02
2015/11/26
2015/11/23
2015/11/20
IPUINA
Dakizuen bezala, praktiketako bi irakasle egin dira hilabete batez gure ikastetxean eta lan bat burutu dute. Horietako bat, 5 ikastetxeen artean ipuin bat sortzea izan da eta hona hemen emaitza:
2015/11/16
LIBURUEN ALTXORRA
Aurreko egun batean, Imanol etorri zitzaigun gurera liburuen altxorra aurkeztera. Gure kasuan, eskolako zaharrenak garenez, lantxo bat jarri zigun. Lehenik, gelan, taldeak egin genituen eta ondoren, zikloka banatu ginen ziklo bakoitzean liburuak aurkezteko. Oso ondo pasa genuen, hona hemen argazkitxo batzuk:
2015/11/13
XAKEA
Ostegunean, bigarren mailakoekin elkartu ginen xakean jolasten irakastera eta primeran pasatu genuen! Ona hemen irudi batzuk:
2015/11/12
2015/11/11
2015/11/09
LIBURUEN ALTXORRA
Urriak 6ean, Imanol liburuen altxorra aurkeztera etorri zitzaigun eta guri formazio txiki bat eman zigun beste ziklokoei liburuak aurkezteko.
Hona hemen bere bisitaren argazki batzuk:
2015/11/04
LIZARRAKO 1.go EGUNA
Dakizuen bezala, urriaren 22 eta 23an, Lizarrara joan ginen 4-5 eta 6.mailako ikasleak. Kasu honetan, gure blogean, lehenengo eguneko argazkiak txertatuko ditugu eta bigarren eguneko argazkiak 4.mailako blogean egonen dira. Beraien blogaren izena 16 magoak da, beraz, animatu bertan begiratzera.
PRIMERAN PASA GENUEN!!!
PRIMERAN PASA GENUEN!!!
Gaztelerako saioak
Hona hemen orain arte gaztelerako saioan egin ditugun hainbat jarduera. Bertan ikusiko dituzuen grabazioak antzerki eta espresio txokoak dira.
2015/11/02
2015/10/21
2015/06/29
Eskola Eguneko argazki-emanaldia eskuratu
Kaixo:
Beheko
irudiari sakatuta, Eskola Egunean jangelan jarri genuen argazki-emanaldia jaitsi
ahal izango duzu zure ordenagailura. Artxibo handi samarra denez, (592 Mb), 20 minutu inguru beharko dituzu guztiz eskuratzeko; hau, beti ere, duzun internet-eko konexioaren abiaduraren arabera. Artxiboa MEGA-n alojatuta dago eta esteka probatu dudanean aukera eman dit jaisteko. Beraz, ondo dabil.
Artxiboa autoexekutagarria da,
alegia, behin jaitsita, gainean bi aldiz klik eginez gero, abian jarriko da. Handik
aurrera aukera izango duzu nahi duzun argazki-pasea hautatzeko edota osorik
ikusteko. Aplikazio batekin eginiko montajea izanik, (Proshow Gold) ezin dira argazkiak banaka atera, adibidez,
inprimatzeko. Argazki-montajea bakar-bakarrik ordenagailuetan exekutatu eta
ikus daiteke; ezin da, esaterako, telebista batean exekutatu.
2015/06/22
2015/06/19
2015eko Korrikari buruzko bertsoak
Aupa, neska-mutilak!
Gogoratzen al zarete bertso hauek prestatu genituenean? Nire argazki kamaran azaldu dira apirileko grabazio hauek eta pentsatu dut gelako blogera igotzea. Argazki edo beste gauza gehiago aurkitzen baditut blogean jartzen jarraituko dut. Ondo irudituko zaizue, ezta? Zuek noizbehinka bloga bisitatu ea sorpresaren bat ba ote dagoen. Aio!
2015/06/17
2015/06/08
2015/06/04
"Gu eta gutarrak"-eko Irantzu Berasaluze elkarrizketa tailerrean
...
Ekainaren 4ean, ostegunean, Irantzu Berasaluze, ETB-ko “Gu eta gutarrak” programako lehiakide getariarra guregana etorri zen elkarrizketa bat egitera. Nahikariren amak Irantzu ezagutzen duenez, bere bitartez lortu genuen eskolara etortzeko gonbidapena berari iristea. Berez elkarrizketa goizean egin behar zen elkarrizketa tailerraren barruan, baina berak ezin zuen programaren grabaketa zuelako, eta arratsaldean egitekotan gelditu ginen. Elkarrizketa Olaia, Josu, Eider, Itsaso eta Nahikarik egin zioten. Irantzuk lasai eta luze erantzun zituen galdera guztiak, gainera gu animatuz galdetzeko aukera aprobetxatzera. Jarraian denei galderak egiteko aukera eman ziguten. Bukatzeko argazkiak atera genituen. Bera oso atsegina da eta gauza pilo bat kontatu zizkigun programari buruz, beren harremanak, egiten dituzte probak, hango gorabeherak…Eskerrik asko, Irantzu, OSO GUSTURA IBILI GINEN ZUREKIN!!!
Zuhaitz Gurrutxaga elkarrizketa tailerrean
...
2015eko ekainaren 4an, Zuhaitz Gurrutxaga, “Herri txiki infernu handi” programako aurkezlea etorri zen gure eskolara elkarrizketa bat egitera. LH guztia elkartu ginen eta Mikel, Oinatz, Javier eta Axierrek elkarrizketatu zuten. Era guztietako galderak egin zizkioten. Hauek bukatutakoan, han geunden gainontzeko ikasleok hasi ginen galderak egiten. Galderak egindakoan, bertso batzuk abestu genizkion. Emozionatzeko zorian egon zen. Bertsoak bukatutakoan eskolan ikasitako bi kanta kantatu genizkion. Seigarren mailakoek Mikel Urdangarinen “Non geratzen den denbora” abestu zuten, eta guk Sorotan bele taldearen “Arratsalde honetan” abestu genuen. Abestiak bukatutakoan bakoitza bere tailerrera joan ginen. Zuhaitz oso gustura egon zen gurekin, eta parre asko eginarazi zigun bere erantzun eta ateraldiekin. Oso ondo pasa genuen.
Eskerrik asko, Zuhaitz, nahi duzun arte!
2015/06/03
G.A.O. Getariako iturzaeta eskolan
...
Maiatzaren 29an, ostiralarekin, Aiako, Getariako
eta Orioko neska-mutilak Getariako eskolan elkartu ginen. Egun horretan,
9:30etan abiatu ginen eta 10:00alderako han geunden. Getariako eskolan duten
zine-areto batean egin genituen emanaldiak. Lehendabizi Getariako ikasleek egin
zituzten beren antzerki, kantak eta irakurketak. Hauek bukatutakoan, 20
minutuko tartea izan genuen hamaiketakoa jateko. Ondoren Getariako kiroldegiaren aurrera joan ginen bazkaltzera. Bazkaldutakoan pixka bat jolastu eta taldeetan
banatu ginen, taldeak egindakoan taldeko jolas batzuk egin genituen, adibidez
nire gustuko animalia, ez dadila globoa erori, zubia, a ze barregura eta stop.
Jolasak bukatu genituenean, autobusa etorri zen, Aiara 16:05ak aldera iritsi
ginen.
2015/05/28
2015/05/26
Barriolari egindako bertsoak

Oraingo honetako albistea da eskolako sarreran enmarkatuta jarri ditugula bisitaren argazkia, eta berari kantatu genizkion bertsoak ere. Bertsoak hortxe dituzue irakurtzeko edo kantatzeko, Abelen sinadura eta guzti.
Bestetik, beste albistea da Zuhaitz Gurrutxaga "Herri txiki infernu handi" telesaioko aurkezlearekin hitz egiten ari garela bera ere eskolara etor dadin elkarrizketa bat egitera. Aiara etorri zenean gure gelako batek hori eskatu zion eta berak baietz esan zion. Geroztik mezu batzuk jarri dizkiogu elkarri, eta orain zain gaude ea berak noiz duen posible; aste honetan behintzat ez, hala jakinarazi digu eta azken mezuan. Kurtso hau amaitu baino lehen etorriko dela agindu digu. Guk, badaz ezpada ere, bertso batzuk prestatuta dauzkagu berari kantatzeko. (Zuk ez esan inori, eh, sorpresa bat da eta!)
2015/05/13
Gosari osasungarria
Gaur goizean 9:15tan eskolara joan garenean gosari osasungarria egin dugu. Lehendabizi jangelara joan garenean lau taldetan jarri gaitu Xabierrek lanak denon artean banatzeko. Jarraian gure taldekook marrubiak garbitu, moztu, naranjak zuritu eta moztu eta segidan pusketa guztiak lau boletan banatu eta azukre bota diegu. Bitartean beste taldekoak beste lanetan aritu dira: mahaiak jartzen, ogiak xerratzen, tostadoretan ogi xerrak xigortzen...
Gosaltzen hasi baino lehenago, basokada bat ur edan dugu denok. Ondoren fruta mezedonia jan dugu. Segindan ogi xigortuari oliba olioa bota eta guk etxetik ekarri dugun mermelada jarri diogu jateko. Batzuk mermeladaren partez, azukre beltza bota diote olioari. Bukatzeko, esnea kolakaorekin edo kafesnea zerealekin jan du nahi izan duenak.
Gosaldu ondoren, platerak, basoak, kubiertoak eta mahaiak jaso eta garbitu ditugu eta, ordurako hamaikak zirenez, errekreora joan gara. Gosari hau egin dugu guk ulertzeko zein garrantzitsua den ondo gosaltzea, hau lotuta dago Txanelan landu dugun elikaduraren gaiarekin.
Gosaltzen hasi baino lehenago, basokada bat ur edan dugu denok. Ondoren fruta mezedonia jan dugu. Segindan ogi xigortuari oliba olioa bota eta guk etxetik ekarri dugun mermelada jarri diogu jateko. Batzuk mermeladaren partez, azukre beltza bota diote olioari. Bukatzeko, esnea kolakaorekin edo kafesnea zerealekin jan du nahi izan duenak.
Gosaldu ondoren, platerak, basoak, kubiertoak eta mahaiak jaso eta garbitu ditugu eta, ordurako hamaikak zirenez, errekreora joan gara. Gosari hau egin dugu guk ulertzeko zein garrantzitsua den ondo gosaltzea, hau lotuta dago Txanelan landu dugun elikaduraren gaiarekin.
...
2015/05/12
2015/05/11
Abel Barriola pilotaria eskolan
...
Lehengo ostegunean, maiatzaren 7an, Abel Barriola pilotaria etorri zen gure eskolara elkarrizketa bat egitera. Gelako batzuei elkarrizketa tailerra tokatzen zitzaigun eta berari egitea pentsatu genuen.
Nire izebaren lagun batek berari deitu eta ea etortzera animatuko zen galdetu zion. Orduan berak baietz erantzun zion.
Denbora batean beraren berri jakin gabe egon ginen, ez zuelako telefonorik hartzen, baina aurreko astean deitu egin zigun etortzeko asmoa zuela esateko.
Halako batean iritsi zen eguna, eta aurreko osteguneko 12:00tan elkarrizketatu egin ahal izan genuen. LHko 1. mailakoen gelan bildu ginen berarekin eta gurekin batera LHko ikasle guztiak.
Guk, Uxuek, Nereak eta hirurok "Aupa Abel" jartzen zuen niki bat jantzi genuen. Abel agertu zenenan denok txaloka hasi ginen. Segidan prestatuta geneuzkan galderak egiten hasi ginen. Guk bukatutakoan beste ikasleei aukera eman genien berari nahi zutena galdetzeko. Ondoren entsaiatuta geneuzkan bertso batzuk abestu genizkion.
Bertsoak bukatutakoan, beretzat propio bordatutako txapel bateta eskolako kamiseta bat oparitu genizkion, eta bertsoak idatzitako pergamino bat ere bai. Oso ondo pasa genuen.
2015/05/06
2015/05/05
Pagoetako animaliak ezagutzeko irteera
Gaur goizean Iturraranera joan gara animaliei buruzko gauzak ikastera. Goizean eguraldi txarra zegoenez, autobusean joan gara. Han gure monitorea ezagutu dugu, Ziratz izenekoa. Zirtzek lau taldetan banatu gaitu, orduan bakoitzari liburuxka bana eman digu eta segidan bost proba egin ditugu.
Lehendabizikoa galdera bat izan da. Denok ondo erantzun dugunez, domina bana eman digu talde bakoitzari.
Bigarrengo proban animalia baten oinatzak edo oin-markak marraztu behar izan dugu liburuxkan. Hirugarren proban, berriz, hamaiketakoa egin dugu eta erronka zen ingurua garbi eta txukun uztea, gu egon aurretik zegoen bezalaxe.
Laugarrengo probat Sarrola baserri ondoko putzu batean egin dugu eta han ere domina bat lortu dugu. Han, Sarrolan, oreinak, betizuak eta ponyak ikusi ditugu. Bi oreinak emeak dira eta nahiko zaharrak daude. Hauek hiltzen direnean ez omen dute gehiago ekarriko, beraz, azkenekoak dira duela urte batzuk askoz ere gehiago bazeuden ere.
Azkeneko proban, beste animalien oinatzak marraztu ditugu liburuxkan. Jarraian liburuan marraztu ditugun marka horien animalien izenak jarri ditugu eta, azkenik, ibilbidean zehar lortutako hizkiak ordenatu digute eta azkonarraren izena osatuta gelditu da. 14:00ak inguruan bazkaldu egin dugu Iturrarango mahai batzuetan eta, jolasten denbora pasa ondoren, 15:00ak aldera Agorregin behera joan eta handik Aia aldera abiatu gara. Aurten ez gara bidez konfunditu, iaz bezala Xabier "desorientatu" zenean, eta nahiko azkar igo gara. 15:40erako eskolan ginen eta. Iritsitakoan komunetik pasa eta kirol pistan saskibaloian ibili gara lehen ailegatu garenok.
Gauza asko ikasi ditugu gaur: Lurrean ornogabe gehiago daudela ornodunak baino, elika-katea ez haustearen garrantzia, eta baita kate horretan bizidun klase bakoitzak zer garen, alegia, ekoizleak (landareak), belar-jaleak, hargi-jaleak, oro-jaleak eta deskonposatzaileak (zizareak, bakteriak, onddoak...).
OSO ONDO PASA DUGU ETA ASKO IKASI ERE BAI!
2015/04/30
2015/04/29
Eskola berriaren obrak

Apirilaren 20ko astean eskola berriaren
obrak egiten hasi ziren, futbol-zelaiaren alboan.

Inor ez pasatzeko hesi bat jarri dute,
baina baloiak bertara sartzen zaizkigu. Kasu horietan beraiei builaka aritzen
gara, baina, horrela ezin da, beraiek beren lanak dituzte.
Beno… oraingoz dena ondo doa! Soinu handia
egiten dute baina…
Dena ondo ateratzea espero dugu!
2015/04/01
2015/03/31
Ainara Uzkudun Zubeldia
Nire zaletasuna hau da :euskal dantza egitea. Nire ekipo gustukoena Erreala da. Nire animalia gustukoena katuak eta behiak dira, eta janaririk gustukoena, berriz, txuleta da.
Olaia Orbegozo Albizu
Kaixo, ni Olaia Orbegozo naiz, 11 urte ditut eta 5.mailan nago. Aiako Iruretaegia auzoan bizi naiz eta gure baserriak Iruretagoena izena du.
Nire zaletasunak palan ibiltzea da eta palan ibiltzen naiz. Pilota eta futbola ere gustatzen zaizkit eta pilotako pilotaririk gustukoena Aimar Olaizola dut. Futboleko talderik gustukoena Erreala da eta jokalaririk gustukoena, berriz, Carlos Vela eta Agirretxea dira. Kolorerik gustukoena urdina dut eta animaliarik gustukoena, aldiz, txakurra da. Nire janari gustukoena txuleta da.
Julen Orbegozo Albizu
Nire kirolik
gustukoena pilota da, eta nire pilotaririk gustukoena, berriz, Rezusta da. Futbola
ere gustatzen zait, eta nire ekiporik gustukoena Erreala da, eta jokalaririk gogokoena, aldiz, Xabi Prieto. Niretzat kolorerik politena gorria da.Animaliarik
gustukoenak behiak eta ardiak ditut.
Beno, orain gehiago
ezagutzen nauzu. Nahi baduzu gure bloga bisitatu eta iruzkinak idatzi.
Aio, Pelaio!
Ainhize Orbegozo Albizu
Agur, espero dut nire aurkezpena gustatu izana. Hurrengo arte.
Mikel Lertxundi Zabala
Zaletasun ugari dauzkat adibidez, marraztea baina futbola, aldiz, ez zait gustatzen. Nire gurasoekin bizi naiz baita nire bi anaiarrebekin Lorena eta Inaki izenekoak.
Uxue Izeta Querejeta
Aiako auzo
batean bizi naiz, Andatza, amarekin, aitarekin eta nire anaia Eñautekin. Nik
etxean katu bat daukat, Pitxitxi izena du.
Nire
zaletasunak, hauek dira: Palan ibili eta
euskal dantzak egitea dira.
Nire
janaririk gustukoena: makarroiak, pizza eta kostila da, eta kolorerik
gustukoena, aldiz, horia eta urdina dira.
Nire
denbora librean tabletarekin ibiltzen naiz eta lagunekin ere jolasten
naiz.
Eider Gorriti Alkain
Nire zaletasunak
hauek dira: palan ibiltzea, futbolean ibiltzea, patinekin ibiltzea…
Nire programarik
gustukoena “Gu ta gutarrak”da. Nire janaririk gustukoena arrautza frijitua
patatekin da, eta kolorerik gustukoena, berriz, gorria da.
Agur, espero dut nire
aurkezpena gustatzea.
Alaitz Garcia Ruilope
Kaixo, ni Alaitz Garcia
naiz 10 urte ditu eta 5mailan nago. Txinan jaio nintzen eta aurten Aiara etorri
naiz Arabako Etura izeneko herri txiki batetik. Ekainaren 16an urteak egiten
ditut. Nire familiakin bizi naiz aita, ama, Nerea ahizpa, eta Inhar anaiarekin.
Ez daukat zaletasun
berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da. Janari gustukoena pizza da.
Idoia Fernandez Lazkano
Kaixo, ni Idoia Fernandez naiz, 10
urte ditut, 5.mailan nago, eta Aian bizi naiz nire gurasoekin eta bi ahizpekin.
Isane Esteberena Merino
Kaixo, Isane naiz, 10 urte
ditut eta Aian bizi naiz. 5.mailan nago. Etxean
aita, ama eta ahizparekin bizi naiz, baina nire amona ere batzuetan etortzen da
gurekin egotera.
Nire zaletasunak asko dira baina
gehiena kirolak, adibidez saskibaloia, arrauna eta futbola dira. Nire animali
gustukoena pantera da. Aurkezpen hau gure blogerako da eta espero dut bloga
bisitatzen baduzu asko gustatzea. Blogean ez da nire aurkezpena bakarrik egongo,
nire lagunena ere bai. Nahi baduzu, iruzkin bat jarri ea gustatu zaizuen ala
ez.
AGUR ETA HURRENGORA ARTE
June Azpiroz Arruti
Nire zaletasunak futbola, saskibaloia eta pala dira. Nire ekiporik gogokoena Erreala da.
Nire programarik gustukoena “Gu ta gutarrak” da, eta animaliarik gogokoena, aldiz, hamsterra da.
Agur, espero dut nire aurkezpena gustatu izana.
Oinatz Arruti Goñez
Nire zaletasunak txisteak kontatzea, futbola
eta saskibaloia dira. Txiste alorrean Florentino "Flo" dut gustukoen. Futbol alorrean
Antonie Griezmann gustatzen zait, eta azkenik, saskibaloi alorrean David Doblas
da gehien gustatzen zaidan jokalaria
Nire telebista saio gustukoena: Hawaii 5.0 da.
ETA HORRELAKOA NAIZ NI !!!!!!
Joane Aiertza Azpiroz
Kaixo , ni Joane Aiertza naiz, 10
urte ditut eta 5. mailan nago. Aian bizi naiz gurasoekin.
Nire kirolik gustukoenak hauexek
dira: futbola, eskubaloia, saskibaloia eta pala. Zaletasunak, berriz, lagunekin
egotea eta irakurtzea dira. Nire futboleko ekiporik gustukoena Erreala da eta
jokalarietatik Carlos Vela. Nire saskibaloiko ekiporik gogokoena Laboral Kutxa
da.
Kolorerik gogokoena urdina da eta
animaliarik gustukoena txakurra da.
Janarietan, aldiz, arrautza prejitua
patatekin.
Itsaso Salegi Agirre
Kaixo, ni Itsaso Salegi
naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Aiako Olasko-Azpi baserrian bizi naiz
ama, aita, amona eta ahizparekin.
Nire zaletasunak Hauek dira: pala, futbola… Futboleko talderik
gustukoena Erreala da. Kolorerik gustukoena
urdina dut. Animaliarik gustukoena txerria, eta gehien-gehien gustatzen zaidan janaria
txuleta patatakin da.
Nahikari Eizagirre Urreizti
Kaixo, ni Nahikari
Eizagirre naiz 10 urte ditut eta Aian
bizi naiz.
Ni neguan jaio nintzen, martxoak 18an hain zuzen ere. Ni aurten LH-ko 4. mailan nago.
Nire zaletasunak hauexek dira: futbola, pala eta surfa. Nire
animaliarik gustukoena hamsterra da eta janaririk gustukoena Mikelek, hau da,
nire aitak, goizean gosaltzeko prestatzen dizkidan opilak.
Javier Cabanillas Alvarez
Kaixo: ni Javier Cabanillas naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Azaroaren 30ean urteak egiten ditut.
Donostian jaio nintzen baina denbora gehiena Caceresen pasa dut nire familia hara joan zelako. Iaz etorri ginen Aiara bizitzera. etxean lau gara, ama, aita, nire arreba eta ni.
Kirolak asko gustatatzen zaizkit eta horietatik gehien gustatzen zaidan kirola saskibaloia da.
Ez daukat zaletasun berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da, eta janaririk gustukoena, berriz, txistorra.
Aio!
Donostian jaio nintzen baina denbora gehiena Caceresen pasa dut nire familia hara joan zelako. Iaz etorri ginen Aiara bizitzera. etxean lau gara, ama, aita, nire arreba eta ni.
Kirolak asko gustatatzen zaizkit eta horietatik gehien gustatzen zaidan kirola saskibaloia da.
Ez daukat zaletasun berezirik. Nire animali gustukoena txakurra da, eta janaririk gustukoena, berriz, txistorra.
Aio!
Suhar Beraza Otegi
Kaixo,
ni Suhar naiz, 9 urte ditut eta 4. mailan nago. Azaroaren 18an 10 urte egingo
ditut. Aian bizi naiz nire ama eta nire ahizparekin. Nire aita Teruelen bizi
denez, berarengana ere joaten naiz.
Nire
zaletasunak futbola, pala eta eskubaloia dira, eta nire futboleko talderik
gustukoena Real Sociedad eta Atletico de Madrid dira, Nire animaliarik
gustukoena, berriz, pantera eta azeria dira.
Nerea Cubero Arrillaga
Ni Nerea Cubero naiz eta hamar urte
ditut. Ni Aian bizi naiz eta Lardizabal Herri eskolan ikasten dut 4. Mailan.
Janari gustukoenak txuleta eta kostila ditut, eta nire animaliarik gustukoenak, berriz, txakurrak dira.
Maitane Iturain Iturrioz
2015/03/30
KORRIKAren alde Agurainen
Izaki bizidunen antzera, hizkuntzek ere arnas hartu behar izaten dute bizirik iraungo badute. Baina… zein dira hizkuntza baten birikak? Hizkuntzek presentzia handia duten guneetan hartzen dute arnas, lasai asko eta normaltasun osoz erabiltzen den tokietan, hala nola Aia eta Orio bezalako herrietan.
Lehengo larunbatean, martxoaren 28an, oriotar talde bat joan ginen
Agurainera (Salvatierra, Araba) KORRIKAn parte hartzera. Orion 7:15tan autobusa
hartu eta goiz-pasa egin genuen hango lagunekin. Agurain bezalako herrietan euskaraz bizitzea ez da batere kontu erraza:
gaztelera erabat nagusitzen denez, borondate eta gogo bizia behar izaten du
jendeak euskarari eusteko.
Gure bisitarekin euren ahalegin txalogarria aitortu nahi izan genien bertako euskaltzaleei eta, bide batez, argi utzi Aia eta Orio bezalako
herri euskaldun petoetan bizi garenok ardura berezia dugula euskarak arnas hartzen jarrai dezan.
2015/03/23
Isanek lekukoa eraman zuen Korrika Donostian sartzean

Irutxuloko Hitzatik hartuta
2015/03/13
2015/03/12
Goenkaleko "Sabin" gure gelan
...
Gaur arratsaldean, 15:00tan Eriz Alberdi, Goenkaleko aktorea, gure gelara etorri da elkarrizketa bat egitera. Gelako Idoia, Uxue, Joane eta Ainhizek egin diote. Berez goizean egin behar zioten proiektuko tailerraren barruan, baina esan zien ezin zuela ordu horretan eta arratsalderako utzi dute.
Hasieran galdera pertsonalak egin dizkiote, datuak, zaletasunak, gustuko gauzak... Erizek kontatu esan digu txakur bat daukala berarekin bizi dena, eta kanpora joan behar duenean grabatzera, Aiako Manterola txakur-hotelean uzten duela.
Hauen ondoren bere lanari buruz galdetu diote, batez ere Goenkale serieari buruz. Erizek gauza asko kontatu dizkigu, adibidez, esan digu Goenkale noiz bukatuko den, abenduan, Esan digu Goenkaleko Axun ez dela bere ama benetan eta ere ez dela telebistan ematen duen bezain zaharra, orain 50 urte bakarrik dituela. Goenkale bukatu ondoren beste serie bat hasiko da 50. hamarkadari buruzkoa.
Berak antzerki asko egiten du, eta hori da gehien gustatzen zaion lan mota, telebista eta zinea baino gehiago.
Elkarrizketarekin bukatu dutenean, eta orduan denetik hitz egin dugu berarekin. Ia 16.00ak arte egon da gurekin. Despedida moduan kalera atera eta eskola aurrean argazki batzuk atera ditugu, aurrena gelako guztiokin eta gero elkarrizketa egin dioten ikasleekin.
Oso ondo pasa dugu.
2015/03/02
Gerra Zibila Aian
...
Lehengo ostiralean, otsailaren 27an, arratsaldeko 3etan Eneko Sanz etorri zen gure gelara. Eneko, Aiako gaztelekuko arduraduna izateaz aparte, historialaria ere bada. Horregatik Aian Gerra Zibila nola izan zen kontatzera etorri zen, liburu bat egiten ari delako horri buruz.
Berak kontatu zigun 1936an Aiako alkateak Gabino Alustiza izena zuela. Gerrakoak Aian irailaren 20an sartu ziren eta aurreneko lana udaletxera joatea izan zen eta bertako idazkaria jipoitzea. Gabino hor ez zegoela konturatu zirenean berari esan zioten hurrengo egunean udaletxean egon behako zuela. Alkateak ez zuen uste berari ezer egingo ziotenik eta bera joan egin zen. Elkartu zirenean, Gabino hartu eta Donostiako Ondarretan zegoen kartzelara eraman zuten. Garai haietan kartzelan zeudenei beren familiakoek eraman behar izaten zietek janaria bertan ez zietelako jatekorik ematen. Alaba bat joaten zen egunero aitarengana. Egun batean Gabinoren alaba kartzelara joan zenean, bart gauean bide batean libre utzi zutela esan zioten. Bila eta bila, familiak 10 urtetan ez zuen ezer jakin berari buruz. Handik hamar urtera Hernaniko kanposantuan topatu zuten bere gorputza. Bere alboan Aitzol Tolosako apaiza eta idazlea zegoen enterratuta.
Hori da kontatutako historia. Honetaz aparte, Enekok beste gauza asko kontatu zizkigun baina horiek guztiak gogoratzea zaila da.
Oso gustura egon ginen berari entzuten.
2015/02/26
Softbolean, Orioko Bate Bizkorrekoekin
Lehengo asteazkenean, martxoaren 25a, 11:30tan berez soinketa genuen, baina monitore batzuk etorri behar zutenez sofbol nolako kirola den guri erakustera, arratsaldean egin genuen saioa beraiekin.
2:30tan Orioko O.B.B taldeko Ainara eta Patxietorri ziren Iñakirekin eta denok frontoira joan ginen.
Hasteko berotze ariketa batzuk egin genituen, korrika saio batzuk eta abar. Segidan bi taldetan banatu ginen. Ondoren beraiek kirol horretan nola ibiltzen den azaldu ziguten, eta segituan jokatzen hasi ginen. Bateak aluminiozkoak ziren eta pilota jaurtitzeko kaskoa jantzi behar zen. Pilota hartzeko, berriz, eskularru berezi bat jantzi behar zen. Partida batzuk egin genituen eta asko gustatu zitzaigun.
Konturatzerako bukatzeko ordua iritsi zen. Orduan Ainarak esan zigun nahi baldin bagenuen, talde bat txiki bat egiteko Aian eta astean behin, anhi dugun eguna eta orduan beraiek etorriko zirela gu entrenatzera. Azkenean dutxatzera joan ginen. Sofbola asko gustatu zitzaigun.
...
2015/02/19
Ontzi marroia

Gaur arratsaldean
Iñaki irakasleak ontzi marroi bat ekarri digu gelara, eta segidan esplikatu
digu hondakin organikoak jasotzeko dela. Zaborrontzi berria eskolako sarreran
jarri du eta, hemendik aurrera han
egongo da guk egiten ditugun janari hondakinak bertara botatzeko: eroritako zerealak,
fruta azalak, bokadilo puskak etabar.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)